GARA > Idatzia > > Euskal Herria

EAren erabakia dela medio, ezker abertzalearen aurka egin du EAJk

Eusko Alkartasunaren azken erabakiak hautsak harrotu dituela ezin ezkutatuz, EAJko presidente Iñigo Urkulluk ezker abertzaleak erabakiaren aurrean erakutsi omen duen «poztasuna» kritikatu zuen atzokoan. Ondoren, «Obamaz mozorrotutako» Patxi Lopezen aurka egin zuen. Azken horrek, aldiz, gazte bozka eskuratu nahian, lehendakaria izatea lortzen badu EAEko gazteek ikasketak bukatu eta sei hilabeteren buruan lan eskaintza izango dutela ziurtatu zuen.

p014_f01_76955.jpg

GARA |

Nahiz eta Eusko Alkartasunak datozen hauteskundeetan EAJrekin koaliziorik ez egiteko hartu berri duen erabakia «erabat errespetatzen» duela azpimarratu, alderdi jeltzaleko presidente Iñigo Urkulluk ez zuen ezkutatu atzo hautuak sortu dion nahigabea; eta horretarako, ezker abertzalearen aurka egin zuen. Alonsotegiko Batzokiaren irekiera ekitaldian egindako adierazpenetan, ezker abertzalea EAren erabakiarekin «zeharo pozik» agertu izana kritikatu zuen Urkulluk, eta horrek zer pentsatua eman beharko lukeela esan zuen. PSEko lehendakarigai Patxi Lopezek, berriz, lan arloarekin eta etxebizitzarekin lotutako promesak mahairatu zituen atzo gazteen botoak lortzeko helburuarekin.

«Ezker abertzalea deitzea gustatzen zaion hori, ezker abertzale erradikala, erabakiarekin zeharo pozik dago», kritikatu zuen Alonsotegiko politikari jeltzaleak Eusko Alkartasunaren erabakiaz mintzatzerakoan. Eta ustezko «poztasun» horren arrazoien karietara, «bakoitzak bere ondorioak» ateratzeko gonbita egin zuen behin eta berriz EAren erabakia errespetatzen dutela eta jeltzaleen nahia berriro ere koalizioan joatea dela esan eta gero.

Urkulluk Gasteizko parlamenturako hauteskundeetan jeltzaleek ikusten duten bi jarreren konfrontazioa ere izan zuen hizpide; alegia, datozen hauteskundeetan, «beti bezala», «Gobernuaren ordezkari baten edo lehendakari baten artean» egin beharko dela hautua. Hala, «une hauetan Obamaz mozorrotuta» dabilen PSEko lehendakarigai Patxi Lopezen aurka egin zuen.

Patxi Lopezek bere aldetik, Barack Obamaren kanpainaren leloa aintzat hartuz, «aldaketa politikoa hemen ere posible» dela adierazi zien Bilbon bere alderdiko gazteei. Gazte bozka eskuratzeko egindako ekitaldian, Portugaleteko politikariak etxebizitzaren eta langabeziaren arloko proposamenak egin zituen.

Etxebizitzari dagokionez, lehendakari izanez gero alokairuko etxebizitzen parke publiko «oso garrantzitsua» egingo duela hitz eman zuen. Bigarren promesa, aldiz, hobea izan zen: «ikasketak amaitu eta sei hilabete igaro baino lehen» euskal gazteek lan eskaintza ziurtatua izango omen dute EAEn.

Garaikoetxea, extrañado de que Ibarretxe acate el cambio del PNV

El ex lehendakari y ex presidente de EA, Carlos Garaikoetxea, afirmó ayer que «nunca habría esperado» que Juan José Ibarretxe apoyase «el último cambio de rumbo del PNV» que, para el político navarro, se ha evidenciado tras la suspensión de la consulta por los tribunales españoles.

En una entrevista concedida a «El Mundo», Garaikoetxea negó que la propuesta de concierto político que ha realizado recientemente Iñigo Urkullu haya sido la detonante para no repetir la coalición junto al PNV. «Determinante es la cuestión de fondo, a la que ha coadyuvado que el PNV no haya secundado con la firmeza esperable las propias propuestas del lehendakari. La militancia no lo entiende muy bien, que mientras Ibarretxe era insultado y fustigado por sus iniciativas, se negociasen en Madrid, amistosamente, puestos en el CGPJ o los Presupuestos, como si nada hubiera pasado», señaló.

Al entender del ex lehendakari, ello «dio la penosa impresión de que se ignoraba todo lo que estaba cayendo sobre el Gobierno vasco y el propio lehendakari». «Por eso también sorprende ahora que Ibarretxe no acuse ese golpe y se vea obligado a secundar el giro evidente que se pone de manifiesto tras la suspensión de la consulta», agregó.

El político navarro censuró que la formación jeltzale no haya cumplido con lo que «se habló de una reacción acorde con el palmetazo recibido», recordando el nulo desarrollo del recurso a instancias europeas. En este sentido, denunció que, «mientras tanto, aparece el señuelo de un concierto político que parece indicar un claro cambio de rumbo». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo