GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Lezama

Aspaldiko norgehiagokarik erosoena izan du Athleticek

Zuri-gorriek ederki aprobetxatu zituzten madrildarrek emandako erraztasunak. Atzoko garaipenaren ostean, berriro ere Liga irabazteko borrokan sartu dira.

ATHLETIC 11

POZUELO 0

Jon LEUNDA | BILBO

Athleticek ez zuen izan atzo Pozuelorekin inolako gupidarik eta hamaika gol sartu zizkion. Horrelako emaitzak ez dira ohikoak gaur egungo futbolean, ez mutiletan, ezta nesketan ere, baina zuri-gorriek ederki aprobetxatu zituzten madrildarrek emandako erraztasunak.

Bizkaitarrek hasieratik jokatu zuten erasora, eta gol aukerak ere berehala sortu zituzten; azkenean, Oruetak zabaldu zuen gol festa hamabigarren minutuan. Hortik aurrera gauzak erraz joan ziren. Pozuelok baloia oinetan zuenean ere, erraz galtzen zuen, eta zuri-gorriek kalitate handiko jokalariak dituztenez, min handia egiten zuten. Gol asko izango zirela nabarmena zen, oren erdirako 4-0ko emaitza erakusten baitzuen markagailuak. Atsedenera joan aurretik beste gol bat ere egin zuten Juaristiren neskek.

Dena berdin

Bigarren zatian ere ez zen inolako aldaketatik izan. Lehen zatiko bidetik jarraitu zuen denak. Lehen jokaldian Tzibik seigarrena lortu zuen, eta gol festak aurrera jarraitu zuen. Horrelako emaitzarekin euskaldunek erritmoa jaitsiko zutela uste zuten zaleek, eta horrelaxe egin zuten, baina hala ere gauzak errazegi izan zituzten.

Zuri-gorriek eroso jokatzen zuten, eta kanpotarren ate ingurura heltzen ziren bakoitzean aukera izaten zuten bizkaitarrek, eta beste bost gol egiteko parada izan zuten azkenerako. Amaieran gol sorta handia lortu zuten Athleticeko neskek, eta Levanterekin, Rayo Vallecanorekin eta Espanyolekin borrokan jarraitzeko prest daudela erakutsi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo