GARA > Idatzia > Kirolak > Real Sociedad

Emakumezkoak Zaragoza

Reala lo zelairatu da, eta hori oso garesti ordaindu behar izan du amaieran

PRAINSA 3

REALA 0

J.L. | DONOSTIA

Realak esku hutsik itzuli behar izan zuen Zaragozara egin zuen bidaiatik, eta hemendik aurrera gari gogorrei heldu beharko die, datorren igandean Rayo Vallecano hartuko baitu, eta ondoren Athleticen aurkako derbia jokatu beharko baitu.

Atzoko partidaren gakoa lehen zatian egon zen. Javier Garmendiaren neskak lo atera ziren zelaira, eta hortxe joan zitzaien norgehiagoka. Etxekoak jaun eta jabe izan ziren, eta 13. minutuan Marielak Aragoiko taldea aurreratu zuen. Gero gauzek berdin jarraitu zuten, txuri-urdinak ezinean aritu baitziren lehen 45 minutuetan.

Bigarren zatian, ordea, gauzak erabat aldatu ziren. Donostiarrak esnatu egin ziren, eta Herrerok sekulako aukera izan zuen partida berdintzeko; aldiz, aurrelari gipuzkoarrak ez zuen asmatu. Ondoren, gainera, etxekoek bigarren gola egin zuten, eta hortik aurrera ezer egitea ezinezkoa izan zen. Donostiarrak aurrera egin zuten, eta azkeneko minutuan Aragoikoek hirugarren gola egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo