GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Gracia espetxeratzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak

GARA |

Iñaki Gracia errenteriarra Soto del Real Madrilgo kartzelan espetxeratua izan zen atzo, Auzitegi Nazional espainolaren aginduz. Estatu frantsesean egon da preso 2000. urtetik herenegun arte; egun horretan bete baitzuen Graciak epaitegi frantsesek ezarritako zigorra.

Astelehenean bertan Estatu frantsesetik kanporatua izan zen Gracia, eta Canfranc herrian utzi zuen Polizia frantsesak, Huescako mugan. Bertan zain zituen polizia espainolek gatibu hartu zuten.

Amnistiaren aldeko mugimenduak adierazi zuenez, asteleheneko gaua Soto del Realeko espetxean eman zuen eta goizean eraman zuten epaile aurrera. Bertan hiru sumario notifikatu zizkioten Errenteriako bizilagunari, eta ondorioz haren kontrako espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak. Oreretan 80 lagun bildu ziren protestan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo