GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Besta

Donaixtiko gaztetxeak bigarren urteurrena ospatuko du larunbatean

Bota Gaztetxeak Donaixtiko bere lokala lortu zuenetik bi urte iragan dira. Oztibarreko ibarrean dinamika anitz sortzen dituen gazte taldeak azaroaren 22an, larunbata, antolatuko du urteurrena. Antolatzaileek gaztetxea sustengatzera eta egunean zehar ospatuko den bestara gonbidatzen dituzte Euskal Herriko gazte guztiak. Ospakizun ekimena Oztibarreko besta komitearen eta Ipar Euskal Herriko gaztetxeen artean antolatu bazkari batekin hasiko da eguerdian. Arratsaldean Pixta jokoa izanen da eta arratsaldeko zazpietatik aurrera Ander Lipusen «Ardoaz» antzezlana ikusteko parada izanen da. Gauean The Sparteens, Jimmy Arrabit trio, Vendetta eta Mikel hats taldeen musika entzungo da Oztibarre aldean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo