GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Euskal herriko selekzioaren aldeko jarreraren ondorengoa

ESAIT pide a la Federación que explique su marcha atrás

Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak 165 euskal futbolarik sinatutako agiria baloratu zuen. ESAITen aburuz, «koloredun argazki eta agertoki berri bat irudikatu dute». Bestetik, Iñaki Dobaran Euskadiko Futbol Federazioko presidenteari iazko argazki historikoaren eta izenaren aldaketa zerk eragin duen eta balizko presioak nondik etorri diren galdetu zioten. Horrez gain, abenduan Bilbon egingo den «mobilizazio erraldoirako» gonbita egin zuten.

p002_f01_336x152.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

ESAITek prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Bilboko Ercilla hotelean, makina bat hedabideren aurrean. Hizketagaia, Euskal Herriko futbolariek joan den astean kaleratu manifestuaren eta horrek eragindako erreakzioen inguruko balorazioa. Euskal futbolariek emandako pausoekin bat egiteaz gain, Euskadiko Futbol Federazioak atzera egiteko izan omen dituen «presio» horiek nondik etorri diren ere galdetu zuten bertan.

«Azken urte hauetan, ESAITek eta gizarteko beste hainbat sektorek berriki euskal futbolariek argitara eman duten agiriarekin bat egiten duten urratsak eskatu dituzte. Duela bi urte, Gabonetako partiden dinamika kolokan jarri zen, partida horiek, besteak beste, Murtzia edo Extremadura talde autonomikoek jokatzen zituztenen pareko bilakatzen ari zirelako», eman zuen aditzera ESAITeko Egoitz Askasibarrek.

«Iaz agertoki berri bat zabaldu zen. Aurrerapauso nabarmena ikusi genuen eta hori irudikatu zuten bi mugarriak San Mameseko giroa eta Bilboko manifestazio erraldoia izan ziren. Bertan, gizarteak euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu zuen. Kataluniaren kontra jokatu zuen selekzioa Euskal Herria izan zen. Ofizialki lehiatzea eskatzen duen zazpi lurraldeko herri bat irudikatu zen. Duela hamabi hilabeteko argazkiak batasuna islatzen zuen. Federazioa, jokalariak eta gizartea eskuz esku eta jomuga berarekin, aurrera egiten ari ginen sentsazioa zabaldu zuen; izan ere, `Euskal Herria' izeneko talde nazionalarekin aritzea posible zela irudikatu baitzen», esan zuen.

ESAITen iritziz, «aurten, ordea, norbaitek batasuna hautsi eta iazko ilusioa zapuztea erabaki du. Atzerapauso nabarmen baten aurrean gaude. Ez dute iazko irudia errepikatu nahi eta jokalariek zein gizarteak onartzen ez duten selekzio eredua inposatu gura dute. Duela urtebete, Euskadiko Futbol Federazioaren presidente Iñaki Dobaranen ahotik entzun genuen `Euskal Herria' izena hartu zuela bertan `Euskal Herriko jokalariak aritzen direlako'. Zergatik ez da orain posible duela hamar hilabete baleko zena?». Arrazoibide horri jarraituz, ESAITek adierazi zuenez, «Federazioak azaldu beharko du aldaketaren zentzua eta nolako eta noren presioak jaso dituen».

Zer dago izenaren atzean?

«Jokalariek kaleratutako agiriak zalaparta sortu du bai, baina asko izan dira eztabaidaren funtsari heltzeari uko egin diotenak». Hargatik, adibide pare bat jarri zituen ESAITek.

«Futbolarien hausnarketa askoz mamitsuagoa zen eta guk berarekin bat egiten dugu. `Euskadi' izan da aurten atleta nafarrak kanpoan utzi dituena. `Euskadi' izan da ere aurtengo Ur Jokoetan Ipar Euskal Herriko kirolariak baztertu eta Akitaniaren koloreak defendatzera behartu dituena. Hori guztia Lakuako Gobernuak eragin du, `Euskadi'k euskal kirolariak banatuta lehiatzera behartzen baititu, nahiz eta euren borondatea guztiak batera aritzea den».

«Jokalariek argi ikusi dute ezinbestekoa dela zazpi lurraldeak euren baitan hartzen dituzten eta EAEkoak ez direnak diskriminatzen ez dituzten federazio propioak sortzea», azaldu zuten. «Ildo horretatik, Federazioak ofizialtasunerako bidean ze urrats eman dituen galdetzen dugu. Batere ez. Futbolariak izan dira mahai gainean kolpea eman behar izan dutenak, ez baitute inolako borondaterik ikusten», gaineratu zuten.

Selekzioaren aldeko dinamika

Egoitz Askasibarren hitzek aditzera eman zutenez, ESAITentzat «jokalari hauen agiria pauso historikoa izan da. Koloredun argazki eta agertoki berri bat irudikatu dute. Harro gaude herri honek tamaina horretako kirolariak edukitzeaz. Izan ere, azken urteotan behin baino gehiagotan erakutsi duten konpromisoa berretsi dute.

«Erasoak ere jaso dituzte. Ofizialtasunaren kontrakoek, aliatu berria izan dute oraingoan. Federazioak proposatutako atzerapausoan zeresan handia duten horiek dira orain euskal selekzioen ofizialtasunaren etsaien bidelagun berriak», gaineratu zuten.

Horren aurrean «jokalariak babestea ezinbestekotzat jotzen dugu», esan zuten iritzi taldetik. «Euskal Herria ordezkatzen duen selekzioaren aldarria gizartean erabat barneratuta dagoela, jokalariak ez daudela bakarrik eta jendartearen babesa dutela erakutsiko dugu. ESAITek jokalariek zabaldu mezua herriz herri hedatuko du gizarte eta kirol eremu orotara. Horrez gain, jokalariei adeitasuna helaraziko zaie naziobatselekziobat.org atariaren bidez».

Azkenik, «Euskal Herriko selekzioaren aldeko dinamikak antolatzera» animatu zuen ESAITek gizartea. «Gainera, inposizioak bere horretan jarraituz gero, abenduan Bilbon egingo den mobilizazio erraldoian parte hartzera dei egiten diegu selekzio nazional eta ofizialen aldeko hautua egiten dutenei».

Mugarriak

Iaz agertoki berri bat zabaldu zen. Aurrerapauso nabarmena ikusi zen, eta hori irudikatu zuten bi mugarriak San Mameseko giroa eta Bilboko manifestazio erraldoia izan ziren.

mamia

Selekzioaren izenaz haratago, euskal futbolarien manifestuak «argi erakusten du ezinbestekoa dela zazpi lurraldeak bere baitan hartzen dituzten eta EAEkoak ez direnak diskriminatzen ez dituzten federazio propioak sortzea».

koloredun argazkia

Jokalarion agiria «pauso historikoa» da, koloredun argazki bat irudikatu dute-eta. ESAIT «harro» azaldu zen kirolarien ekimenaz, «izan ere, azken urte hauetan sarritan erakutsi duten konpromisoa berretsi dute beste behin ere».

«Los vascos no pueden decidir con qué selección jugar»

Después de la declaración de ESAIT, la consiguiente ronda de preguntas tuvo uno de sus momentos más álgidos cuando uno de los periodistas preguntó sobre la imagen del delantero del Athletic Fernando Llorente, uno de los 165 firmantes del manifiesto en favor de la selección de Euskal Herria, con la camiseta de la selección española, un día después del citado manifiesto. A este respecto, el miembro de ESAIT Ritxi Mendiguren, que en su momento vistió la camiseta de la selección española sub 21, contestó de forma diáfana: «A día de hoy, los jugadores no pueden decidir con qué selección juegan».

«En principio, a día de hoy, el jugador vasco no puede decidir con qué selección quiere jugar. Por las razones que sean, habrá jugadores vascos que quieran jugar con la selección española: sea por sentimiento, sea por obligación, sea por dar un paso más en su carrera deportiva, porque por ahora es la única vía que tienen de jugar a nivel internacional».

«Las motivaciones de cada uno siempre son respetables. Lo único que pretendemos aquí es que los jugadores vascos que quieran jugar con Euskal Herria tengan la misma opción de poder decidir. Y se ha aludido en los medios de comunicación sobre qué hace un jugador riojano -en alusión a David López- firmando un texto a favor de la oficialidad de las selecciones de Euskal Herria. Por las mismas razones que hablan del respeto a los demás, es decisión de este jugador que entenderá, por solidaridad con sus compañeros, que a éstos se les impide poder jugar con la selección que quieran, en este caso la de Euskal Herria».

Según Mendiguren, que recordó asimismo la cita deportiva que enfrentará a Euskal Herria y España el 6 de diciembre, «aquí el tema es la imposición y la negación a nuestro país, a nuestros deportistas, para que no puedan competir con su selección. Euskal Herria y España deberán seguir cada cual su camino, y ojalá algún día nos enfrentemos, como sucederá dentro de poco con las selecciones de kickboxing. Con toda naturalidad y normalidad». A. G.

Empiezan a llegar reacciones a favor de la declaración de los futbolistas vascos

Tras el aluvión de críticas, las reacciones en apoyo a los futbolistas vascos llegaban en la jornada de ayer desde los más variados espacios.

Por un lado, la Confederación de Pelota de Euskal Herria -EHPK- opinaba, en consonancia con las opiniones de los jugadores de fútbol, «la única forma de asociar y representar a deportistas y clubes que quieren representar a Euskal Herria es a través de la legislación europea que permite entre otras fórmulas la posibilidad de hacerlo mediante la creación de Agrupación Europea de Interés Económico». Por otra parte, el presidente de Eusko Alkartasuna, Unai Ziarreta, escribía en su blog que «nominalismos al margen, la polémica tiene mucho mayor calado. En su origen subyace el descontento de los futbolistas y de gran parte de la sociedad vasca que no ve por ningún sitio pasos reales y efectivos para conseguir la oficialidad de nuestras selecciones».

«La declaración firmada por los futbolistas -afirma EHPK- es totalmente justa, digna, valiente y coherente, dado que hasta ahora no existe ninguna asociación europea que cumpla este papel, porque permite a los vascos de Navarra e Iparralde sentirse representados bajo una denominación digna que los incluya y se erige en punta de lanza de la sociedad, liderando una reivindicación mayoritaria de toda la sociedad vasca que a su vez es coherente con la realidad de esta sociedad». Asimismo, denuncia «a los políticos que no se identifican con el proyecto de Euskal Herria e intentar boicotear este proyecto diciendo que los futbolistas en vez de opinar deben dedicarse a jugar mejor al fútbol y callarse», porque «su única aportación es sólo dividir aún más a los vascos».

Unai Ziarreta, por su lado, mencionaba que «cuando el año pasado la Federación Vasca de Fútbol acordó que la selección pasara a llamarse Euskal Herria, la ciudadanía asumió el cambio con naturalidad y sin estridencias. Sólo desde un conocido edificio bilbaino surgieron voces molestas y críticas, disgustadas con la nueva denominación» Por eso, según el presidente de EA, «no son los futbolistas quienes han encendido la polémica, sino quienes intentan imponer su visión de la realidad y para ello utilizan a una federación deportiva que, por definición, debe estar y actuar lo más lejos posible de intereses y criterios políticos». GARA

gonbita

ESAITek agerraldi amaieran «Euskal Herriko selekzioaren aldeko dinamikak» martxan jartzeaz gain, «inposizioak bere horretan jarraituz gero, abenduan Bilbon egingo den mobilizazioan parte hartzeko» gonbita egin zion euskal gizarteari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo