GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Madrilek eta Iruñeak batera sustatu nahi dituzte Armada espainolaren baloreak

Nafarroako eta Madrilgo gobernuek berriz sinatuko dute hitzarmena. Helburuak, besteak beste «Armada espainolak defendatzen dituen baloreak zabaltzea eta militarrek gizartearekin duten erlazioa indartzea» dira.

p017_f02_111x111.jpg

GARA |

Nafarroako Gobernuak eta Gobernu espainoleko Defentsa Ministerioaren arteko hitzarmenaren jarraipen batzordea bildu zen atzo, Nafarroako Gobernuko Nazioarteko Harremanetarako sailburua, Alberto Catalan, buru zuela. Bertan, «Armada espainolak defendatzen dituen» baloreak zabaltzeko 2009rako iragarritako ekintzak aztertu zituzten.

Hain zuzen, lege aldaketak medio, Sanzen Gobernuak eta Madrilgo Exekutiboak berriz ere sinatu beharko dute hitzarmena. Hain zuzen ere, «defentsaren kultura sustatzen aha- leginduko da», Nafarroako Gobernuak ohar batean jakitera eman zuenez, «gizarte espainolak ezagutu eta balora dezan Indar Armatuek askatasuna eta espainol guztien interesak defendatzeko egiten duten esfortzu solidarioa».

Egin nahi dituzten ekimenen artean, azpimarratu zutenez, Nafarroara igorritako militarrek lurraldeko «errealitate historiko, sozial eta kulturalaren hainbat alderdi ezagutzeko» ekintzak egingo dituzte.

Bi instituzioek 1999az geroztik egiten dute elkarrekin hitzarmena, horren bidez, «Indar Armatuen sustapen profesional eta soziala hobetzeko eta Nafarroako gizartearekin erlazioa indartzeko».

Baina hitzarmenaz harago, bi instituzioen arteko harremana beste arlo batzuetan ere bistakoa da. Pasa den astean Miguel Sanzek berak baieztatu zuen Bardeako tiro eremuaren gaineko hitzarmena adostua dela, eta beraz, beste hogei urtean militarren presentzia izango dela inguru horretan.

ekimenak

Nafarroara igorritako militarrek lurraldeko «errealitate historiko, sozial eta kulturalaren hainbat alderdi ezagut dezaten» ekintzak egingo dituztela iragarri dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo