GARA > Idatzia > Kirolak > Real Sociedad

Auzitegietan bueltaka

Mikel Alonsok taldea utz dezan akordioa sinatu dute

Etapa berri bat hasi nahi duen erdilari tolosarrak geratzen zitzaizkion bi urteetariko bati uko egin dio.

p037_f02.jpg

Jon ORMAZABAL | DONOSTIA

Mikel Alonsok Realarekin zeukan 2009ko ekainaren 30a arteko kontratua behin betiko bertan behera uzteko akordio batera heldu ziren atzo jokalari tolosarra eta talde txuri-urdina Donostiako auzitegian. Adostutako akordio hori dela-eta, erdilaria jada ez da Realeko jokalaria eta beste edozein talderekin sinatu ahal du.

Azken hileotan izandako negoziazioek emaitzarik eman ez zutenez, Iñaki Badiola presidenteak eta Mikel Alonsok atzo epailearen aurrean eseri behar izan zuten, eta, itxura batean alde guztientzako onuragarria den akordioa sinatu zuten, taldeko kirol ordezkariek ez baitute harentzat lekurik ikusten txuri-urdinen lehen taldean. Are gehiago, udan Olympiacosekin egindako probetan Ernesto Valverde konbentzitu ez zuenetik, Sanseko jokalariekin entrenatu da egunero Xabi Alonsoren anaia zaharrena.

Denboraldi bat barkatu

Bi aldeek ez zuten akordioaren nondik norakoen xehetasun handirik eman nahi izan, baina iturri desberdinetatik jakin ahal izan denez, jokalariak geratzen zitzaizkion bi urteetariko bati uko egin dio eta bestearengatik 720.000 euro jasoko ditu.

Taldeak ez zuen eman nahi izan akordioari buruzko inolako zifrarik, baina Antoñana Moraza taldeko ordezkariak adierazi zuen epaiketa aurretik taldearentzat onargarriak ez ziren proposamenak baino ez zitzaizkiela heldu Mikel Alonsoren ordezkarien partetik eta atzoko zitaren bezperan jaso zutela azkenean aurrera irten zen proposamena. Hori bai, akordioa «bi aldeentzat ona» omen da.

Lan Arloko 3. epaitegira bere aita Periko Alonso, Iñaki Ibañez ordezkari eta abokatuarekin joan zen Mikel Alonsok hitz gutxi egin zituen akordioa sinatu ostean. «Dena oso egoera desatsegina izan da, eta, orain, aurrera begiratu, hori baino ez dut nahi. Akordioa ona izan da».

Kontratua eten ostean, edozein talderekin fitxatzeko moduan dago orain 28 urteko jokalaria. Neguko merkatua une egokia izan daiteke horretarako eta aurten partidarik jokatu gabe dagoenez, ez luke inolako mugarik aurkituko. Dena dela, jokalari librea izaki, ez luke merkatua zabaltzera itxaron beharrik izango eta asteburu honetan bertan egin ahalko luke debuta talde berriren batekin eskaintzarik onartuz gero.

Azken urteetan Realean protagonismoa galduz joan den arren, 2004-2006 denboraldietan jokalari garrantzitsua izan zen Realarentzat, batez ere bere anaia Xabik Liverpoolera joateko taldea utzi zuenetik. Horrela, bera izan zen 2005-2006 denboraldian taldean minuturik gehien jokatu zituen jokalaria 34 partidetan titular izanda. Garai hartakoa du atzo bertan behera geratu zen kontratua, orduan jokalari interesgarria izaki, ondo ordaindutakoa.

Hurrengo denboraldian ordea, oso txarra izan zen bai Mikel Alonso berarentzat, bai taldearentzat. Jokalariak taldean zuen lekua galdu zuen eta Reala Bigarren Mailara jaitsi zen. Orotara, erdilari gipuzkoarrak 111 partida ofizial jokatu ditu Realarekin, horietariko 103 Lehen Mailan eta lau gol sartu ditu, 2 Ligan.

Iaz Ingalaterrako Boltonen aritu zen utzita eta zazpi partida jokatu zituen Premier Leaguen Donostiara itzuli aurretik.

La plantilla vuelve a Zubieta a las 10.15 horas

Tras la jornada de descanso concedida por Juanma Lillo ayer, la plantilla está citada hoy a las 10.15 de la mañana para preparar el partido del domingo ante el Huesca. En la sesión de hoy estará ausente el portero chileno Bravo, que juega con Chile ante España en Villarreal.

Xabi Castillo apuesta por la media inglesa

Xabi Castillo, que fue uno de los jgadores que se pasó ayer por Zubieta para recuperarse del partido del domingo, señaló en la web del club que, si consiguen ganar al Huesca y seguir la denominada media inglesa, la Real puede pelear por todos los objetivos que se proponga.

Badiola presentó en sede judicial la Due Diligence, colgada en la web del club

Iñaki Badiola presentó ayer por la mañana en el Juzgado de Primera Instancia número 2 de Donostia la Due Diligence, solicitada por sus tres predecesores en el cargo, Miguel Fuentes, María de la Peña y Juan Larzabal, contra los que lanzó duras acusaciones.

Se da así satisfacción al requerimiento realizado por vía judicial por los tres anteriores presidentes, que reclamaron la entrega del documento para poder compararlo con las acusaciones de Badiola en la Junta de Accionistas y, en su caso, tomar las medidas legales que considerasen oportunas.

Por otro lado, a media tarde el club colgó el citado documento en su página web, para que los accionistas que así lo deseen puedan tener acceso a la misma. En el club entienden que la cláusula de confidencialidad que tenía la Due Diligence ha sido resuelta con el requerimiento judicial de los ex presidentes.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo