GARA > Idatzia > > Kultura

Bilbo zaharra-forum

Gabriel Arestiren poesia, Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren eskutik

Bilbo Zaharra Forumeko poesia jardunaldiak ez dira amaitu oraindik. Gaur, Koldo Izagirre idazleak irakurri eta Joseba Tapia trikitilariak kantatu egingo ditu Gabriel Aresti bilbotarraren poesiak, bera jaio zeneko hirurogeita hamabosgarren urtemugan. Ohi bezala, hitzordua Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian duen egoitzan izango da (ehun lagunentzako aretoan), iluntzeko 19.00etan, eta sarrera doakoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo