GARA > Idatzia > Kirolak > Saskibaloia

Bruesa GBC

«Bere ligako» neurketa, nahitaez irabazi beharrekoa, CAI Zaragozaren aurka

Joan den ostegunean oso hurbil izan zuen Bruesa Gipuzkoa Basketek ligako hirugarren garaipena, sailkapenean bigarren postuan den Kanaria Handiaren aurka. Zoritxarrez, luzapenean burua makurtu behar izan zuten Pablo Lasorenek. Gaur, ordea, ezin dute hutsik egin CAI Zaragozaren aurrean, «bere ligako» aurkaria baita. Talde biak dira LEB Ligatik igo berriak, baina Aragoikoek hobeto ekin diote lehiaketari, etxeko partidak irabaziz, batez ere. Bada, eredu horri jarraitu beharko diote donostiarrek 12.30etatik aurrera eta Illunben nagusi izan beharko dute zulotik apur bat ateratzea nahi badute; izan ere, hirugarren garaipena erdiesteak arnasa emango lioke talde gipuzkoarrari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo