GARA > Idatzia > Kirolak > Tau

Larregizko konfiantza izan daiteke Dusko Ivanovicen gizonen etsai okerrena

Tau Baskonia da uneotan ACB Ligako liderra. Oro har, maila ona ematen ari da, batez ere Igor Rakocevicen eskutik -azken jardunaldian jokalari onenari ematen zaion MVP saria eskuratu zuen serbiarrak-. Horiek horrela, gaur 18.00etatik aurrera CB Murtziari erraz irabazi behar lioke Baskoniak, ligako azkenetakoak baitira murtziarrak. Alabaina, ez da ahaztu behar gasteiztarren ligako porrot bakarra Bruesa GBCren aurka iritsi zela. Ondorioz, arabarrek larregizko konfiantza albo batera utzi beharko dute. Ikusteko dago Robert Hitek jokatzerik izango duen, Joventuten aurka baja izan baitzen gastroenteritis baten erruz. Murtziarren artean Chris Thomas eta Diego Fajardo dira batik bat zaindu beharreko jokalariak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo