Jean Dauguer
Avironek gorantz jarraitzen du, eta bigarren kokatu da
Zuri-urdinek sekulako erakustaldia eman zuten atzokoan. Bai atzean bai erasoan gauzak erraz egin zituzten, eta bost entsegu lortu zituzten.
Jon LEUNDA | BAIONA
Avironek goranzko bidean jarraitzen du, eta atzoko garaipenaren ostean, sailkapeneko bigarren postuan kokatu da, lehen postuan dagoen Stade Toulosainengandik bi puntura.
Zuri-urdinek atzo dena ongi egin zuten. Garaipenak ematen zizkion lau puntuez gain, erasoko bestea ere lortu zuten. Horrenbestez, lehen zituenak baino bost puntu gehiagorekin amaituko du jardunaldia.
Emaitzak dena erakusten du. Montpellier zuri-urdinen aurkari zuzena zen, lehen lauetan sartzeko aukera zuten atzo irabazita, baina Avironek ez zion ezer ere egiten utzi. Lehen minututik amaierara gainetik pasa zitzaion. Erraz jokatu zuen, nahiz eta eguraldia ez zen horretarako aproposena. Aurtengo Avironek ez du zerikusirik aurreko urtetakoekin eta gero eta garbiago dago lapurtarren denboraldi honetako helburua finalerdiak jokatzeko txartela eskuratzea izan behar dela.