GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Top 14 Mayol estadioa

Biarritzek berriro ere kale egin du, eta helburuak aldatzen hasi beharko du

TOULON 10

BIARRITZ 5

J.L. | BAIONA

Aste beroa, oso beroa, iragartzen da Biarritzen. Hiru partida jarraian galdu dituzte eta atzo, gainera, sailkapeneko azkenaurreko postuan dagoen talde baten aurka galdu zuten. Are eta okerrago dena: oso itxura kaskarra eman zuten.

Zuri-gorrien helburua finalerdiak jokatzeko txartela lortzea zen, baina atzokoa eta gero, garbi dago agian helburuak aldatzen hasi beharko dutela. Aurreko lauak ihes egiten ari dira eta, taldearen egoera kontutan hartuta, agian Heineken Koparako txartela lortzeak hartu beharko luke lehentasuna.

Atzorako itxaropen handiak zeuden. Bi partida jarraian galdu ostean, Toulonen garaipena lortu beharra zegoen eta, ahal baldin bazen, erasoko puntu gehigarria ere bai. Azkenean baina defentsan lortutako puntuarekin konformatu beharko dute lapurtarrek, eta hori oso eskasa da Biarritz bezalako talde batentzat.

Partida bera oso kaskarra izan zen bi taldeen aldetik. Biarritzek, adibidez, ez zuen inoiz asmatu, eta amaieran entsegu bakarra lortu zuen. Ostikoekin ere ahul aritu ziren zuri-gorriak, eta azkenaldian dena asmatzen baldin bazuten, atzo hor ere huts egin zuten.

Toulonek ere ez zuen partida handia egin, baina irabazteko nahikoa izan zuen; horrenbestez, egungo Biarritzi edonork irabaz diezaiokeela argi eta garbi geratu zen. Amaieran, zuri-gorriek puntu bakarra lortu zuten eta uneotan sailkapenean zortzigarrenak dira. Argi dago, ordea, jokoa aldatzen ez baldin bada ez dagoela zereginik. Gainera, zalegoa jadanik urduritzen hasita dago, ez baitu ikusten etorkizun handiegirik.

GARA | MELBOURNE

El cierre de la segunda manga de la Copa del Mundo Pista UCI 2008-09, celebrado en Melbourne, no pudo ser mejor para los deportistas vascos. Unai Elorriaga puso el colofón al obtener la medalla de oro en la prueba de Madison, formando pareja con el balear David Muntaner. Las alegrías no arrancaron ahí, puesto que Leire Olaberria y Ane Usabiaga, junto a la catalana Débora Gálvez, se clasificaron para luchar por el bronce en la prueba de persecución por equipos, donde cayeron ante el potente equipo ucraniano. El cuarto puesto logrado, por delante de escuadras como Rusia o Nueva Zelanda, es un éxito teniendo en cuenta que son novatas en dicha modalidad.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo