Garaipena besapean dakarrela azaldu da Luke Recker
Indianako eskoltak gidatu zuen talde bizkaitarraren garaipena Murtzian. Talde-joko onari eta hirugarren laurdeneko 12-28ko partzialari esker egin zuten ihes bilbotarrek. Bost garaipen pilatu dituzte orain.
CB MURTZIA 67
BILBAO BSKET 82
Arnaitz GORRITI | BILBO
Granadaren aurka denean huts egin zuen Luke Reckerrek, eta ernegazio hori inola ere kendu ezinik geratu zen hegaleko estatubatuarra. «Luke gureetakoa da eta itzuliko da» esan zuen egun hartan Txus Vidorretak. Bada, arrazoi zuen. Azken neurketetan lan hobea egiten ari zen Ohiokoa, baina garaipena lortzeko hain ezinbesteko izan gabe. Atzo, berriz, garaipena besapean zuela azaldu zen kantxara, eta berak erabaki zituen partidaren nondik norakoak. Bere 23 puntuek urrezko balioa izan zuten.
Jakina, jokalari bakarra ez da nahikoa garaipena erdiesteko. Reckerrek bere neurketa barruan mantendu zuen aurreneko erdian, baina talde-joko itxurosoa egin zuten Vidorretarenek. Banic eta Weis errebotean nagusi izan ziren, Vazquez, Salgado eta Seibutisek oso ekarpen ona egin zuten nola defentsan hala erasoan. Ondorioz, denboraldiko bosgarren garaipena merezita erdietsi zuen talde bilbotarrak.
Hirugarren laurden aparta
Lehenengo zatia 35na amaitu zen, eta bazirudien neurketa azken orduan erabakiko zela. Alabaina, bizkaitarren defentsa asko hobetu zen atsedenaldiaren ostean. Bilbotarren jokoak ez dauka iazko alaitasunik. Hala ere, lanerako egokiera ez dute galdu Vidorretarenek.
Hala, murtziarren jaurtiketaren ehunekoak dezente egin zuen behera eta, horren aldean, Reckerrek beste behin erakutsi zuen puntuak pilatzeko duen erraztasuna. Hirugarren laurdena amaitzerako markagailua 47-63 zen; hots, 12-28ko partziala lortu zutela beltzezko gizonek.
Partidak irabazita zirudien, baina CB Murtziak ACB Ligan jarraituko badu, etxean garaipenak pilatzea nahitaezkoa du. Hala, Manuel Husseinek zuzendu taldeak gogor presionatu zuen, baita Udal Kirol Jauregian bildu ziren lau mila lagunek ere.
Moos, Barnes eta Dean hirukoteak etxeko taldea aurkariaren emaitzatik hamaika puntura hurreratu zuen 7-0eko partziala lortu ostean: 49-67tik, 56-67ra. Oraindik minutu dezente falta ziren eta bilbotarrek ongi dakite zer den Murtzian azken orduan galtzea.
Alabaina, Salgado, Seibutis eta Banicek bizkaitarrek behar zuten patxada azaleratu zuten. Murtziarrek irabazteko zuten fede apurra galdu egin zuten orduan, eta, ondorioz, azken minutu parea nahiko lasai emateko parada izan zuten bilbotarrek. Atzoko garaipenaz, sailkapeneko beheko aldea atzean utzi du Bilbao Basketek, bihar Podgorican jokatuko baitu Buducnosten aurka, Eurocup-eko aurreneko faseko ligaxkako bigarren partidan.
El baloncesto tiene un componente vital de equlibrio que engloba la defensa y el ataque. Txus Vidorreta mostraba su satisfacción por haber «controlado el ritmo del partido» y el haber mejorado en ambos lados de la cancha en los dos encuentros jugados esta semana.
«Aunque hayamos tenido un inicio titubeante, hemos mostrado un buen nivel defensivo los cuarenta minutos. En el tercer cuarto, donde hemos podido estar más acertados en varias finalizaciones consecutivas, hemos podido abrir una ventaja que ha resultado definitiva. Estamos mejorando mucho nuestro juego ofensivo respecto a las últimas semanas y defensivamente nos hemos recuperado estos dos últimos partidos. Por lo tanto, estoy satisfecho porque hemos controlado el ritmo del partido y lo hemos ganado con justicia», dijo.
Según el técnico de Indautxu, «en la segunda parte hemos dado un paso más en la defensa y se ha notado. Parece que cuando somos sólidos atrás, nos soltamos en ataque. Independientemente a nuestro acierto, podemos trabajar atrás los cuarenta minutos».