Sute baten ondorioz, hiru auto eta bost kontainer erre dira Lekeition
GARA |
Argitu gabeko arrazoiengatik, sute bat piztu zen igande goizaldean Lekeitioko kaian. Horren ondorioz, hiru autok eta bost edukiontzik kalteak izan zituzten. Oraingoz, Ertzaintzak ez du gertakarien inguruko argibide gehiagorik zabaldu.
Europa Pressek eskainitako informazioaren arabera, goizaldean jazo ziren gertakariak, 4:00 aldera. Lekeitioko portu ondoko Txatxokaia Bidea kaleko edukiontzi batek sua hartu eta bizkor hedatu zen ondoko zakarrontzi eta autoetara.
Suhiltzaileak bertaratu orduko, bost edukiontzi eta bi auto erabat kiskalita zeudela eta hirugarren auto batek kalteak jasan zituela jakinarazi zuen informazio agentziak.
Ertzaintzak ez du oraindik argitu istripu batekin edo kale erasoekin zerikusirik izan ote dezakeen gertatukoak.