Laguntza
Matrallako Irratiak «Bai, we can» bazkide kanpaina jarri du martxan
Eibarko Matrallako Irratiak «Bai, we can» bazkide kanpaina martxan jarri du, irrati proiektuaren egoera ekonomiko larriari buelta eman ahal izateko. Hogeita hamabost bazkide lortzea dute helburu. Horretarako, hilean bost euroko kuotak, bikoak, hamarrekoak edo bestelako ekarpenak onartuko dituztela adierazi dute. San Andres egunean, azoka den bitartean, beraz, Untzagan egongo dira eta bere laguntza eman nahi duenak han izango du irratiko bazkide bihurtzeko aukera. Kanpaina martxan jartzeko euskara eta kultura munduko hainbat eibartarrengana ere jo dute, eta beraien ekimenari laguntzeko prest azaldu dira, besteak beste, Aitor Gorosabel, Serafin Basauri eta Ziortza Ulazia.