Zornotza
Mendian aurkitutako bidoi bat ETAren zulo ote den susmoa du Ertzaintzak
Ehiztari bat izan zen, Zornotza inguruko mendietan bidoi huts bat aurkitu ondoren, Poliziari dei egin ziona. San Isidro inguruan zegoen bidoia; lehenik Zornotzako hainbat udaltzain inguratu ziren bertara. Ondoren, ordea, Ertzaintzari dei egin zioten eta hainbat patruila, aditu eta txakur bertaratu ziren. Bidoia hutsik zegoen eta dirudienez inguruan ere ez zuten ETArekin zerikusia izan zezakeen ezer aurkitu; hala ere, Ertzaintzak esan zuenez, ikertzen jarraituko dute.