GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Ohorezko Maila

Ampo Ordizia lehen postutik gero eta gertuago dago

Gipuzkoarrei kosta egin zitzaien abantaila hartzea, baina gero lau entsegu egin zituzten, eta horri esker puntu gehigarria ere eskuratu zuten amaieran.

p038_f01.jpg

AMPO ORDIZIA 25

LA VILA 7

Jon LEUNDA | ORDIZIA

Ampo Ordizia gauzak ongi ari da egiten, eta horren ordaina jaso zuen atzo. Garaipena erdiesteaz gain, puntu gehigarria ere lortu zuen lau entsegu gauzatzeagatik, eta bost puntu gehiago batu ahal izan zituen. Horri esker, une honetan laugarren postuan jarri da, eta hirugarrena ere oso gertu du.

Norgehiagoka ez zen ikusgarri horietakoa izan, ez behintzat lehen zatian, baina eguraldiak ere ez zuen horretarako gehiegi laguntzen, zelaiaren egoera txarra izateaz gain, euri egin baitzuen atertu gabe.

Lehen ordu erdian aurrelarien arteko borroka ikusi ahal izan zen, eta hor etxekoak gehiago izan arren, kosta egin zitzaien zuloa egitea, baina azkenean hasi ziren. Grayk aurreratu zituen zigor bat gauzatu ostean, eta jokalari berak entsegua lortu zuen atsedenerako lau minutu falta zirenean.

Atseden hartzera aurretik joatea garrantzitsua zen, eta horixe egin zuen etxeko taldeak. Bigarren zatian, berriz, goierritarrak gehiago izan ziren. Lehen sei minututan bi entsegu gauzatu zituzten, eta horrek ere lagundu zien.

Markagailuan alde handia lortu ostean, jokoa lasaitu egin zuten, kanpotarrek ez baitzuten min handirik egiten. Azken minutuetan entsegua lortu zuten, baina Astarloak gauza bera eginez erantzun zien, eta gauzak lehengoan utzi zituen. Amaieran, aurtengoa urte bikaina izan daitekeelakoan joan ziren etxera gipuzkoarren jarraitzaileak.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo