GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Rio Turia

Pegamo Bera Bera kinka larrian geratu da

LES ABELLES 17

PEGAMO 6

J.L. | DONOSTIA

Pegamo Bera Berak beste kolpe bat jaso zuen atzo Les Abelles talde igo berriaren aurka, eta kinka larrian geratzen da, jaitsierako postuak oso gertu, gertuegi geratzen baitzaizkio, eta hobetzen hasi beharra dauka, bestela oso gaizki pasatuko baitu.

Lehen postuetan ibiltzeko taldea egin dute donostiarrek, baina Ligak aurrera egin ahala, helburua mailari eustea izan beharko duela ikusten ari dira

Partida ederki hasi zen gipuzkoarrentzat Buenok zigor-kolpe bat gauzatu eta aitzinetik jarrai baitzituen, baina etxekoek berdinketa lortu zuten, eta orduan heldu zen partidako gakoetako bat.

Bi jokalari liskarrean hasi ziren, eta talde bakoitzeko bat kanpora bidali zuen epaileak. Bat gutxiagorekin geratu ziren bi taldeak, baina baldintza horretara etxeko taldea askoz ere hobeto moldatu zen.

Ondorengo minutuetan akats dezente egin zituen Bera Berak eta Les Abellesek ez zuen barkatu, eta tartea zabaldu zuen. Irabazten ez denean, puntu gehigarri bat lortzea ere ona izaten da, baina atzokoan hori ere ezin izan zuten eskuratu, eta jardunaldiaren amaieran kinka larrian geratu dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo