GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Josetxo irurtia Oliyoseko lagunen izenean

Topa, Mikel

Aupa Mikel. Hemen gaituk, egunero bezala Oliyoseko txokoan, eguerdiko txikitoak gozatzen, auzoko gertaerez hitz egiten, baten edo besteen pasadizoen berri jasotzen.

Gaur, ordea, triste gaudek, Mikel. Hi falta haizelako, hire umorea falta zaigulako, hire autoaz bromak egiterik ez diagulako.

Baina hi ezagutzearen pozak gure tristura estaltzen dik.

Zorte handia izan diagu eta beti-beti irribarretsu gogoratuko haugu.

Topa, Mikel. Biba hi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo