GARA > Idatzia > > Kultura

Ataramiñek bi liburu eta mahai joko bat prestatu ditu Azokara begira

p041_f02_90x56.jpg

A.A. | DONOSTIA

Ataramiñe argitaletxeak aurtengo euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoaz gain, poesia liburu bat eta mahai joko bat aurkeztu zituen atzo.

«Ataramiñe ´08» liburuak, ia hogeita hamar pertsonen lanak biltzen ditu eta orain arte argitaratu den errepresaliatu politikoen literatura koadernorik mardulenetakoa da. Parte hartu dutenen artean daude, esaterako, Alfonso Etxegarai, Jokin Urain, Mikel Albisu, Antza, Idoia Lopez Riaño edo Zorion Zamakola. Poesia, bertsoak, ipuinak, kronikak, margoak zein marrazkiak erabiliz, «Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoa azalean jasaten duen hainbat eta hainbat lagunen testigantza» aurkituko dugu liburu honetan.

«Kartzelako neurriak» Urtzi Zubizarreta donostiarraren lehen poesia liburua da. «Espetxearen hertsitasun inposatuan nekez kabitzen den pertsona bizi eta emankor baten isla aurkituko du irakurleak».

Azkenik, Zorion Zamakolak prestatutako mahai joko bat aurkeztu zuen Ataramiñek, zortzi urtetik gorakoentzat. «Mendian gora, ibaian behera, Euskal Herrian zehar» jokoak helburu pedagogikoa du. «Jokalariek euskal geografia ikasiz gozatzeko aukera izango dute. Taula, txartelak, fitxak eta dadoak baliatuz, Euskal Herriko mendi eta ibai nagusiak ezagutzeko aukera ematen du joko honek».

Ficha

«Maradona, barrilete kosmikoa»: Xabier Silveira. Txalaparta. 11 euro.

«Elkano, itsasoak emandako bizitza»:

Gari Berasaluze. Txalaparta. 13 euro.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo