Berrikuntza
Elkar liburu-denda sareak liburu elektronikoa jarri du salgai
Elkar liburu-denda sareak bi fabrikatzaile europarren liburu elektronikoak jarri ditu bere bezeroen eskura: Holandako iRex Technologies etxearen zortzi hazbeteko pantaila duen iLiad izenekoa, eta sei hazbete dituen Booken Cybook gailu frantziarra. Bi markek formatu desberdineko irakurketa ahalbidetzen dute, Mobipocketez gain (liburu elektroniko hauek duten berezkoa), PDFak, HTMLak eta abar. Liburu elektronikoa erostearekin batera, liburu-denda sareak literatura klasikoaren ehun obra biltzen dituen liburutegi bat oparituko du. Hazka egin eta aktibatzeko kodea duten kupoi elektroniko batzuen bidez, liburu gehiago erosi ahal izango dira.