GARA > Idatzia > > Kultura

Klasikoak

Toribio Alzaga eta Ramon Intzagarairen ipuin eta eleberria berreskuratu dituzte

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Alberdania argitaletxeak, elkarlanean sortutako Donostiako Bertako Sailaren barruan, bi liburu argitara eman dituzte, «Euskal Erria», «Argia» eta «Euskal Esnalea» aldizkarietan argitaratutako euskarazko testuak biltzen dituztenak. Lehenak,«Toribio Alzaga. Adarraren ipuinak», euskal antzerkiaren suspertzailearen ipuinak jasotzen ditu. Besteak, «Ramon Intzagarai. Orain arte, kabuxak», San Bizenteko apaiza izan zen Ramon Intzagarai Basterrarenaren (Donostia, 1878-1947) bitartez, Donostia zaharreko txoko, ohitura eta pertsonaien ikuspegi berezia jaso dezakegu. Hizkera aberats eta landuan idatzita dago gainera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo