Euroliga
Lehen postuak ez du hanka-sartze gehiagorik onartzen
Azkeneko bi partidak galdu eta gero, bere izar guztiak berreskuratu dituen Fenerbahçe-Ulkerren etxean irabaztera behartuta dago Tau Baskonia.
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Top-16rako sailkatzea, berez, arriskuan egon ez badago ere, bigarren fase horretara ondo kokatua heltzea komeni izaten da, gero zer etorriko den ere ikusteko baitago. Baskoniak bere multzoko lehen postuan amaitu nahi badu, ia-ia behartuta dago Abdi Ipekçi zailean irabaztera, azken bi jardunaldietan Lottomatica Roma eta DKV Joventuten aurka galdu ostean.
Aurkari beraren aurka, festa giroan hasi zuen Baskoniak aurtengo Euroligako bere txangoa, BAKHa inauguratu zuen egunean, eta 80-70 irabazi zuten Euskaldunek Zurbaon. Gaurkoa, berriz, are eta gogorragoa izango dela ematen du, urriaren amaieran jokatzeko moduan ez ziren Giricek, Omer Onan and Semih Erden gaur jokatzeko moduan egongo direlako, nahiz eta oraindik ez dauden sasoirik onenean. Dena dela, gogoratu beharra dago joaneko partida horretan Baskonian ez zutela jokatu oraintxe sasoi izugarri onean dauden Splitter eta Vidal.
Min hartuta dagoen Fernando San Emeterio izango da gaur Dusko Ivanovicen hutsune bakarra, eta gabezia hori betetzen lagundu beharko luke taldearekin azken partida jokatuko duen Robert Hitek. Pete Mickeal min hartuta zegoen bitartean jokatzeko ekarri zuten Gasteizera eta behin bere herrikidea osatuta, Estatu Batuetara itzuliko da hegalekoa, ACB ligan talde bakoitzean bi atzerritarrek baino ezin dutelako jokatu. Euroligan, berriz, aldi berean hiruk ere joka dezaketenez, entrenatzailearen aginduetara egongo da gaur.
Partidaren atarian, Dusko Ivanovicek adierazi zuen taldeak azken egunotan erakutsitako hobekuntzaren bidetik jarraitzeko modua izango duela, eta errebotea hobeto lortzearen beharra nabarmendu zuen. Pamesaren aurka uztaipean zulo handi xamarra erakutsi zuten, eta kontuan izan beharra dute gaur Euroligako historian erreboterik gehien jaso duen Mirsad Turckan izango dutela parean.
Aurkariari buruz, Montenegrokoak nabarmendu zuen «Lottomatica baino aurkari osoagoa dela. Denetarik duen talde bat da eta, behin Gordan Giricek osatuta, oso aurkari zaila izango da». Hegal pibot postuan aritzen diren Turkcan eta Basaken lanak kezkatzen du Bijelo Poljeko entrenatzailea, barruko lanaz gain, zuloak zabaltzeko kanpotik ere oso ondo mugitzeko eta hirukoak sartzeko gai direlako.
Travis Hansen, jugador del Dinamo de Moscú, ha sido el jugador más destacado de la segunda jornada de la Eurocup, con 30 de valoración. Lideró la victoria de su equipo frente al Lukoil (94-78) con 23 puntos, 3/4 en triples, 8 rebotes, 2 robos, 2 asistencias, 1 tapón y 7 faltas forzadas.
El iurbentia Bilbao Basket pone en marcha el Abono Hirukoa», una forma de garantizarse una entrada para presenciar tres de los partidos ACB en el BEC. El recinto albergará los choques ante Barcelona (28 de diciembre), Real Madrid (28 de febrero) y Tau Cerámica (14 de marzo).
Urriaren amaieran Zurbaon jokatu zuen taldea oraingoan are eta orekatuagoa izango da orduan min hartuta zeuden Omer Onan, Erden eta Giricek berriz ere jokatzeko moduan izango direlako, nahiz eta sasoi punturik onenean egon ez.
Baskonian, min hartuta dagoen San Emeterio izango da hutsune bakarra -joaneko partidan Splitter eta Vidalek ez zuten jokatu-. Robert Hitek bere azken partida jokatuko du Gasteizko taldearekin.