GARA > Idatzia > Kirolak > Real Sociedad

Jesuliren azalpenak

Malagan zer gertatu zen jakin nahi du Juanma Lillok

Entrenatzaile tolosarraren ustez, garrantzitsuena, berez, gertatutakoa da, ez gainontzeko xehetasunak.

p035_f01_111x111.jpg

GARA | DONOSTIA

Inork ez daki noiz eta nola amaituko den Malaga-Tenerife partidarekin sortutako polemika baina Juanma Lillok, gutxienez, bertan gertatutakoa ezagutzea espero du.

Iñaki Badiolak eta Jesulik izandako elkarrizketa ezagutarazi ondoren, entrenatzaile tolosarrak argi dauka, bere jokalariek egin duten bezala, taldeak gogo betez lehiaketari begira egon behar duela, hori baita, egun, Lehen Mailara itzultzeko duen bide bakarra. Baina, bere kasuan, ez da horrekin konformatzen eta egia ezagutu nahi duela azpimarratu zuen atzo. «Benetan gertatu zena argi geratzea nahiko nuke -esan zuen-. Interes desberdinen ondorioz edo, gainontzeko xehetasunei buruz hitz egiten dela ikusten ari naiz, beste edozeri ematen zaio garrantzia, eta ez benetan gertatu zenari. Eta, nire ustez, bene-benetako garrantzia duena da ea partidaren salerosketarik egon zen», nabarmendu zuen.

Lillok ez du ulertzen zergatik behar dira hainbeste proba ikerketa bati ekiteko eta, ildo horretan, ostegunean Levante eta Athleticen arteko partidari buruz sortutako polemika berriarekin konparatu zuen kasua. «Oso argia ez den grabazio bat besterik ez dago, eta ia jende guztiak marro egin zutela esaten du; eta hemen, berriz, 100.000 proba aurkeztu behar dira demostratzeko».

Entrenatzaileak, gutxienez, iskanbila hauek guztiek bere taldea ez baldintzatzea espero du, argi baitauka zein garrantzitsua den indar guztiak lehiaketan jarrita izatea. «Guk egin dezakegun ekarpenik baliotsuena etziko neurketari dagokio -adierazi zuen-. Bestelako kontuetan pentsatzen denbora galtzen badugu, geuretzat izango da kaltea. Egia esateko, ez diet jokalariei horri buruz ezer esaten entzun; bai, berriz, Alacanten aurkako neurketari buruz».

Hobe horrela, Lilloren ustetan arriskutsua baita larunbateko partida, Alacanteko taldea azkenaurreko postuan egoteak konfiantza gehiegi sor baitezake. «Eta gu ere ez gaude bereziki pozik moduan. Asko kostatzen zaigu, gauza asko egin behar ditugu garaipenak eskuratzeko. Eta Alacantekin ere horrela izango da: dituen jokalariekin, ez du jokorik sortu behar neurketa korapilatzeko, baditu baliabideak, gainontzeko guztiek bezala, eta ez dute futbolean gaizki jokatzen», ohartarazi zuen.

Gonzalezek ez du jokatuko

Albiste txarra jaso zuen Lillok partida horretarako, Mikel Gonzalezek ezker izterreko bizeps femoralean zuntz-haustura bat duela jakinarazi baitzuten.

Defentsak ezin izango du, beraz, hurrengo norgehiagoketan parte hartu. Ustekaberik ez badago, Ion Ansotegik hartuko du jokalari arrasatearraren lekukoa hamaikakoan.

Acciones legales de los Consejos anteriores

Los miembros de los Consejos presididos por Fuentes, De la Peña y Larzabal han encomendado al bufete Cuatrecasas que ejerza acciones legales contra Iñaki Badiola y su Consejo. Tras haber analizado la due diligence y haber estudiado el informe de los administradores concursales, los ex consejeros consideran que las acusaciones vertidas por la actual directiva antes, durante y después de la Junta del 17 de junio no están justificadas y atentan contra su honor. Por otro lado, EiTB indicó ayer noche que el juez Malagón no retirará de sus funciones al actual Consejo antes de la Junta del próximo día 20.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo