GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Mikel Laboa zenaren errautsak haizatuko dituzte igandean, Lesakako Agiña mendian

p055_f02_46x60.jpg

A. B. | BILBO

Bastida-Laboa familiak, komunikatu baten bitartez, eskerrak eman nahi izan zituen atzo, «jasotako maitasun adierazpen ugariengatik». Bestalde, familiak honakoa adierazi nahi izan du: «Hainbat lagunek Mikelen azken agurrean egon nahi dutela eskatu digutenez gero, datorren igandean, abenduaren 7an, eta 12.30ean, haren errautsak haizetara zabalduko ditugula jakinarazten diegu». Ekitaldia «Lesakako Agiñan, Oteizak Aita Donostiaren omenez egindako eskultura ondoan» egingo da.

Modu honetan, herriak Laboa maitatuari azken agurra emateko aukera izango du, astelehen goizaldean zendu zenetik hona makina bat lagunek Interneteko foroetan eskatu eta eskatu duten legez.

Omenaldi xumea

Adierazpenean gainera, «gure nahia errespeta dezatela eta ez daitezela ageri gure ekitaldian, ez baitugu nahi ez filmatua ez grabatua izan dadin» eskatzen zaie komunikabideei, ohar xume baten bitartez. Gainera, zaleei aparkaleku arazoak izan daitezkeela jakinarazten zaie.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo