GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Panpi Idiartek beteko du Thierry Etxetoren lekua

J.L. | DONOSTIA

16.00etatik aurrera abiatuko da Donibane Garazin Bakarkako Superprestigioa. Aurten, gainera, kanporaketa gisa jokatuko da, eta galdu ahala kanpora joango dira pilotariak.

Hasteko, lehen bi final-laurdenak jokatuko dira, eta lehen partidan etorriko da aldaketa. Thierry Etxeto ez da osatu, eta azkenean Idiart arituko da. Aurkezpen egunean ere esan zuten Etxetoren egoera ez zela ona, eta jokatuko ez balu, Idiartek jokatuko zuela, eta horrelaxe izango da. Aurrez aurre Waltari izango du, eta norgehiagoka zaila izango du, nahiz eta Garat ez den kubatarraren trinketik gustukoena.

Bigarren finalerdian, Ezkurra eta Kurutxari lehiatuko dira. Urruñakoa da faborito, baina partida zaila izango du Kurutxari oso arriskutsua baita. Hala ere, dirua Ezkurraren alde izango da. Bi irabazleek, elkarren aurka jokatuko dute finalerdia hemendik bi astera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo