Musika indiar eta persiarra Kursaalen, Ghazal taldearekin
Ghazal taldeak kontzertua eskainiko du gaur arratsaldeko zortzietatik aurrera Donostiako Kursaalen. Taldea osatzen duten hiru kideek, India eta Persiako instrumentu tradizionalak jotzen dituzte: kamantxea, sitarra eta tabla, esaterako. «The rain» (2001) izan zen euren lehen diskoa eta oso kritika onak jaso zituen. Bertako kantuez gain, kontzertuetan inprobisazioa ere landu ohi dute.