GARA > Idatzia > > Euskal Herria

EEPk 2009rako onartu duen aurrekontua aurtengoaren parekoa da

A. MANTEROLA |

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) atzo onartu zuen 2009rako aurrekontua aurtengoaren parekoa da, hau da, 2.526.000 eurokoa. Diru banaketa ere aurten egin dutena izango da, emendatze batzuk salbu: ikastetxeen proiektuetarako, erakunde publikoen egitasmoentzako eta elkarte eta eragile pribatuei diruz laguntzeko.

Ikastetxe publikoak, kristauak eta Seaska batuta, guztira 68 proiektu aurkeztu dira 2009rako.

Abian jarriko dituzten ekimenen artean, Max Brisson EEPko presidenteak euskara-frantsesa hiztegiaren abiatzea nabarmendu zuen. Lan horretarako bi lexikografo kontratatuko dituzte, bat orain eta bestea iraila aldera. Bestalde, Baionan abiatuko den prestakuntza planean 38 langilek hartuko dute parte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo