GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Aurrekontuak, krisi egoeran gastu publikoa murriztuta, Lakuaren lehentasunen erakusgarri

Euskal sindikatuek, gizarte kolektiboek eta ezkerreko talde politikoek maiz salatu izan dute Lakuako Gobernuaren politika ekonomikoa patronalaren interesekin bat datorrela. Eta krisi garaian ez dirudi joera hori aldatu denik. Aitzitik, 2009rako Aurrekontu Proiektuak erakusten duenez, krisi egoerari aurre egiteko neurri sozial gehien hartu behar direnean, Administrazioak gastu publikoa murriztu egin du. Hala salatu zuten ezker abertzaleak eta Elkartzenek, eta atzo bertan ELAk ere bai. Sindikatu horren ustez, Administrazioak zorpetzeko tarte ikaragarria izanda, zorpetze maila murrizteari eustea onartezina da. Bestetik, enpresarien mozkinen gaineko zergak murriztea nekez izan daiteke neurri eraginkorra, ez baitu enpresen lehiakortasuna sustatzen. Kapitalaren errentek izan dituzten abantaila horien ondorioz, ogasun publikoak 500 milioi euro gutxiago jaso ditu, gastu soziala inoiz baino beharrezkoagoa denean, herritar askoren oinarrizko beharrei aurre egiteko laguntza gehien behar denean. Aurrekontu Proiektuak erakusten duenez, Lakuako lehentasunak ez dira krisiak gogorren kolpatzen dituen herritarren beharrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo