GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Sokatira Launakoa

Amaiurrek eta Badaiotzek eraman dituzte aurtengo azkeneko txapelak

J.L. | DONOSTIA

Launako Euskal Herriko Txapelketak amaitu dira, eta Amaiurrek eta Badaiotzek eraman dituzte azkeneko txapelak. Lehenengoek, mutiletan, 300 kilotan, eta bigarrengoek, nesketan, 250 kilotan.

Nesketan, 250 kilokoaren azkeneko jardunaldia jokatu zuten, eta ez zen ezusterik izan. Badaiotz zihoan lehen postuan, eta azkeneko jardunaldia ere eurek irabazi, eta eurek jantzi zuten txapela. Guztira 14 puntu batu dituzte. Bigarren Girizia izan da, 12 punturekin; hirugarren Amaiur, 9rekin; laugarren Sakana, 7rekin; bosgarren Beti Gazte A, 6,5ekin; seigarren Beti Gazte B, 5,5ekin; eta azken postuan Berriozar izan da, 2 punturekin.

Mutiletan, 300 kilokoaren azkeneko finala jokatu zuten. Bi jardunalditako ligaxkaren osteko sei onenek lortu zuten azken jardunaldirako txartela, eta azken egun honetan ezustea izan zen.

Auzolan zen faboritoa, baina Astigarragakoek ez zuten egunik onena izan, eta azken-aurren amaitu zuten. Txapelduna, Amaiur B izan zen, 6 punturekin; bigarren Berriozar, 5ekin; hirugarren, Berriozar B, 4rekin; laugarren Amaiur A, 3rekin; bosgarren Auzolan, 2rekin; eta azkena Baiona, puntu bakar batekin. Amaitu dira probak egiteko saioak, eta hemendik aurrera, eta Gabonak pasatakoan zortzinakoa hasiko da. Hor ere betikoak izango dira faborito, Abadiño alegia, nahiz eta launakoan uste baino maila apalagoan aritu den.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo