GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Ikuskizuna Beotibarren

Gehiegizko erronka zen

Martinez de Irujok ezin izan zuen Del Reyk eta Galartza VI.ak osatutako bikotea menderatu Tolosan.

p038_f02.jpg

DEL REY-GALARZA VI 22

MARTINEZ DE IRUJO 13

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Juan Martinez de Irujok ezin izan zuen garaipenik eskuratu Tolosan, Alberto Del Reyk eta Xabier Galartzak osatutako bikotearen aurka jokatu zuen partidan. Iberoko aurrelaria gogotik saiatu zen aurkarien gabeziak aurkitzen, baina erronka gehiegizkoa izan zen, baita Irujo «ahalguztiduna»rentzat ere. Hori bai, neurketaren amaieran ikusleek jotako txaloek argi utzi zuten aurrelariaren ahaleginarekin pozik geratu zirela. Izan ere, bakarka bikote bat menderatzea bereziki zaila da.

Irujoren aukera apurrak norgehiagokaren lehen zatian ikusi ziren. Iberoarra fresko zegoen bitartean oso ongi zirikatu zuen Del Rey eta errioxarrak pare bat pilota galdu zituen lehen tanto horietan. Irujo 2-7 eta 4-10 aurreratu zen tanto ikusgarriak lortuta: bere 13 tanto horietatik 11 berak egindakoak izan ziren, ez aurkariek galdutakoak. Txalogarria. Xabier Galartzak partida amaieran esan zuen bezala, «zezena da, beste liga batean jokatzen du».

Bigarren zatian, ordea, bikoteak askoz zuzenago jokatu zuen. Galartzak pilota gehiago hartu eta atzeratu zuen, Irujo ikaragarri bihurrituz, eta hiru tanto ere egin zituen: bi dejadaz eta beste bat suertez. Normala den moduan, nekeak ere eragin nabarmena izan zuen Irujoren jokoan, txarrerako noski. Aurreko larunbatean beste partida gogor bat jokatu behar izan zuen Barriolaren aurka buruz buru eta airez defentsan aritzeko arazo gehiago izan zituen partidak aurrera egin ahala. 4-10etik 14-10era eta 14-11tik 20-11ra jasotako partzialek aukerarik gabe utzi zuten bakarlaria.

«Hasieran fresko hasi naiz. Niri dena irteten zitzaidan eta beraiek nahiko nahasita ibili dira. Baina gero nekatu egin naiz eta ezin izan dut ezertxo ere egin. Ez da erraza 48 orduan horrelako bi partida jokatzea eta asko nabaritu dut hori. Hala ere, jendeak txalo egin du ikusi duelako dena ematen saiatu naizela. Egun politak izan dira eta orain Binakakoari heldu behar diogu», adierazi zuen Irujok.

Tolosa

Larralde-Urberuaga 18 / Ongay-Merino I 12; Del Rey-Galarza VI 22 / Martínez de Irujo 13; Capellan-Lasa III 10 / Mikel Goñi-Arruti 17.

Gernika

Lauzirika-Garai 24 / Aimar-Arriola 30; Lander 30 / Treku 8; Lekue-Felix 21 / Alberdi II-Alliez 35.

Varea (19.00)

Arbizu-Jubera / Capellan II-Merino.

Donibane Lohizune (21.30)

Kiniela: Alberdi II-Garai / Treku-Alliez / Aimar-Felix / Lander-Mugartegi.

DEL REY-GALARZA VI

22

MARTINEZ DE IRUJO

13

Campeonato de Parejas y lesión de Mikel Goñi

El tercer partido de ayer en Tolosa tuvo que ser suspendido por la lesión de Mikel Goñi. El delantero sufrió un tirón en el hombro derecho cuando ganaba con Arruti 17-10 a Capellán y Lasa III. Por otro lado, el Campeonato de Parejas, que estrenará patrocinio de Kutxa, se presentará hoy a las 17.00 en el Kutxaespacio de Donostia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo