Pablo Sarasate Kontserbatorioaren historia biltzen duen lana ikusgai
Atzo estreinatu zen Iruñeko Baluarten Pablo Sarasate Kontserbatorioari eta Nafarroako Kontserbatorioari buruzko dokumentala. Horietan ikasle izandako ehun bat lagunek parte hartu dute lanean, eta musika lagun dutela, 90 minutuko iraupena duen grabazioa kaleratu dute. Filmaren estreinaldia hasierako urratsak gogora ekartzeko antolatu dute; 1858a, Musika Eskola sortu zeneko urtea, alegia. Horren ondotik, Pablo Sarasate eta Nafarroako kontserbatorioak sortuko ziren.