GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Maider San Martin lizarratarra, 2009an jaiotako lehen haurra

Urtea hasi eta 18 minutu eskas paseak zirenean jaio zen Lizarrako ospitalean Maider San Martin, urteak ekarri duen lehen haurra. Horrexegatik Lizarrako herritar gazteak komunikabide ugariren arreta erakarri zuen. Oparitxo ederra Iosune eta Eduardo bere gurasoentzat.

Urtea hasteko moduak eta moduak daude eta ospitalean abiatzea ez da inoren gustukoa, baina Iosune Barbarinek eta Eduardo San Martinek ez dituzte urte berriaren lehen minutuak ahaztuko. Oraindik ere etxe askotan kanpaien osteko ospakizunetan ari zirela, hamabiak eta hemezortzi minutu zirenean, jaio zen 2009ko lehen euskal herritarra. Lizarrako ospitalean izan zuen Iosune Barbarinek Maider San Martin, hiru kilo pasatxoko neskatoa.

Gurasoak pozarren zeuden atzo, hasi berri den 2009ak jada opari bikaina ekarri dielako, baina jaiotako lehen haurra izateak zer kontatu asko ematen badu ere, endredo ugari ere eragiten du, Maiderrek, bikotearen lehenengo alabak, komunikabide ugariren arreta erakarri baitzuen atzokoan. Goizean telebista kamerak eta arratsaldean argazkilari ugariren bisita jaso zuen, eta guztiei aurpegirik onenarekin egin zien harrera gainera.

Ordu erdi beranduago, ordu bata hamar gutxiagotan jaio zen, berriz, Josu Odria azpeitiarra, lau kilo pasatxoko mutiko ederra. Zumarragako ospitalean erditu da Aintzane ama, eta itxura guztien arabera, Josuri ez zaio faltako jolaserako lagunik, bere bi anaiatxoak begira izan baitzituen goizean goizetik ohe ertzean.

Hiru kilo eta erdiko mutikoa izan zen berriz, Baionako ospitalean aurten jaiotako lehendabiziko haurra, ordu bata jotzear zenean. Araban, bestalde, Irune Sanz goizeko bost eta erdietan jaiotako neskatoa izan zen aurrenekoa.

En 2008, en el hospital de Cruces, ganaron los Markel y Ane

Iker y Ane han venido siendo desde 1996 los nombres de pila de la mayoría de los nuevos vascos y vascas, aunque ya en 2007 se constató un cambio en las preferencias, en particular de las niñas, ya que por primera vez fue otro nombre, el de Uxue, el que se aupó al primer puesto de esta curiosa lista de la que se suele echar mano en días como éstos. Aún no se sabe lo que dirán los registros de nacimientos del pasado 2008, pero sí se puede echar un vistazo a lo que refleja la estadística que el Hospital de Cruces -el que mayor número de partos anuales registra- recoge sobre el pasado año. Y así, se observa que entre las féminas, Ane copa esa lista, con 96 bebés, seguida de Naia e Izaro -nombre este último que fue el primero en este hospital en los años 2007 y 2004-. Respecto a los nuevos varones, el año pasado lideró por primera vez la lista Markel -ya ocupó el segundo puesto el año precedente-, con 94 elecciones, seguido de Aimar y Eneko.

Un caso curioso entre los nombres vascos escritos con diferente grafía lo vemos en el registro de 6 Lexuri, 5 Leizuri, 2 Leixuri y 1 Lezuri. J.V.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo