GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Ikastaroak eta praktika

Euskal dantzak hilabetero Baionako auzo ezberdinetan

Hilabeteko bigarren igandean, bihartik hasita eta ekainera bitarte, Baionako auzo ezberdinek euskal dantzak hartuko dituzte beraien plazetan. Lehen hitzordua Ispiritu Saindua auzoko Errepublika plazan izanen da bihar goizeko hamaiketan. Leiuna txarangaren musikak animatuko du ekitaldia. Euskal dantzak menperatzen ez dituztenentzat ordu erdi bat lehenago ikastaroak eskeiniko dira. Leinua eta Karrikaldi elkarteek Baionako herriko etxearekin batera garatutako ekimen honek hiriko bestetan Dantzazpi ekitaldian parte hartze ahalik eta gehien izatea du xede.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo