GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Desjabetzeen aurrean, Zornotzan mobilizatzera deitu du AHT Gelditu!-k

GARA |

Herri askotan jada egin bezala, urtarrilaren 14, 15, 20, 21 eta 22an AHT eraikitzeko helburuz Zornotzako lurren desjabetze aktak sinatu nahi dituzte. Horren aurrean, AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak deitu ditu, «lapurreta hauek gelditzeko». Asteazkenean izango da lehena, 8.30ean udaletxe parean.

Bestalde, Elkarlanak gogor salatu du Tolosan alderdi politikoek AHTri buruzko eztabaida batean parte hartzeari uko egin izana. Tolosako komunikabideak urtero antolatzen duten eztabaida da eta aurten AHT hartu zuten gaitzat; alta, gonbidatutako alderdiek uko egin zioten horri buruz mintzatzeari. Elkarlanaren esanetan, «argi gelditu da, azpiegitura honen atzean arrazoi sendorik ez eta dirua eta aginduak besterik ez daudela».

Ordizian agerraldia egin zuen Elkarlanak, eta hilaren 17an Urbinan egingo den AHTren kontrako martxan parte hartzera dei egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo