GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Gatazka politiko guztiak dira desberdinak, baina konponbide guztiek dituzte ezaugarri komunak

Euskal gatazka politikoa ez da, inondik inora, mundu korapilatsu honetan dagoen gatazkarik larriena, gogorrena, konpontzen zailena. Ezta gutxiago ere. Egunkaria gainetik irakurtzea nahikoa da baieztapen hau egiteko. Eta kanpotik datozen adituek eta antzeko egoerak bizi izan dituzten politikariek harriduraz begiratu behar dituzte, halabeharrez, hemen bizi ditugun egoeretatik asko hona gerturatzen direnean. Honen adibide izan daiteke iragan ostegunean EAEko Auzitegi Nagusian abiatu zen epaiketa. Imajinatzen hasita, lekuko edo begirale gisa bertaratu den kanpoko eragile bati epaiketa honen nondik norakoak azaltzea benetan konplikatua dirudi.

Atzo Alex Maskey politikari irlandarrak edozein gatazkaren konponbidean ardatz diren elementuak plazaratu zituen Arnaldo Otegirekin batera. Esperientziatik eta errespetu osoz, alderdiek, gobernuek, biktimek eta, oro har, euskal eta espainiar gizarteek kontuan hartu beharreko aholkuak eman zituen Maskeyk. Azkenaldian irlandar eta euskal kasuak, nahiz ezker abertzalea eta Sinn Fein, maltzurkeriaz erkatu dituzten guztiek atzoko aholkuak arretaz entzun beharko lituzkete.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo