GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Anjel Lertxundi 2009/1/9

Umilazioa

berria

Ez da erraza zehazten gurea bezalako herri batek non hartzen duen irauteko indarra. Irakurleari motibo asko etorriko zaizkio burura, eta motibo horien artean, herri gisa irauteko gogoarekin lotuta, historiarekin eta politikarekin zerikusia duten egoerak izango dira burura etortzen zaizkion lehenak, nagusiak.

Eta horien atzeko sentimenduak? Biktimistatzat gauzkate, gehiegi miazkatzen omen ditugu gure zauriak, zertarako?, (...) Kexu bakoitza, protesta oro biktimismo mozkin zale baten ondorioa da, nonbait.

Badago, ordea, biktimismoa baino haragoko sentimendu bat herri honen historia zipriztintzen duena: umilazioarena. Beste askotan bezala, atzo ere umiliatuak sentitu ginen ikusitakoarekin.

Eta umilazioak oso arrasto iraunkorrak uzten dituenez memorian, susmatzen hasita nago nondik ateratzen dugun, onerako eta txarrerako, kemena. Edo kemenaren parte bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo