GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Vicente Calderon zelaia bisitatzen du

Aurkariaren ohiko krisiak ezin ditu zailtasunak ezkutatu

Bilbotarrek bolada onean jarraitu nahi dute, Atleticoren zalantzak aprobetxatuz, baina sor dezaketen arriskua ahaztu barik.

p036_f01_30305.jpg

ATLETICO - ATHLETIC

Amaia U. LASAGABASTER | BILBO

Zaila da futbolaz hitz egitean topikorik ez erabiltzea. Oraingoan «partida-tranpa» famatua litzateke egokiena, horixe ematen baitu Athleticek Vicente Calderonen jokatuko duenak.

Talde biek lortutako azken emaitzak ikusita eta, batez ere, bataren zein bestearen ingurukoak usnatuta, argi dago bilbotarrek beren boladarekin jarraitzeko aukera ona dutela, gainera, norberaren adoreari goranzko bultzada ederra ematen dioten garaipen horietako batekin. Zuhaitzek, baina, ezin dute basoa ezkutatu; edota, kasu honetan, jokoan zelai gainean ager daitezkeen zailtasunak.

Batetik, Atletico ohituta dago etengabeko krisian bizitzera. Bestetik, dudarik ez, «krisi» hitza ez dugu modu berdinean hartzen guztiok. Madrildarrei dagokienez, Valentziaren eta Bartzelonaren aurka galtzeagatik jarri diete etiketa, nahiz eta taldea UEFAko postuetan egon. Eta, azkenik, Javier Aguirreren taldeak etxean duen bolada beldurra emateko modukoa da: Calderonen jokatu dituen zortzi partidetatik bi besterik ez ditu galdu -Sevilla eta Real Madrilen aurka- eta gainerakoetan, hogei gol sartu ditu guztira.

Garaipena lortzeko, beraz, Athleticek ez ditu nahikoa izango aurretik egindakoaren inertzia eta azkenaldian indartutako ilusioa. Caparrosen ustez, aurrean «talde ikusgarri» bat egongo denez, beharrezkoa izango da, «talde gisa inoiz baino sendoago aritzea eta sekulako kontzentrazioz eta arretaz jokatzea, aukerak izan nahi baditugu».

Zuri-gorrien entrenatzailea, halere, baikor agertu zen, «mantaren legea» heldulekutzat hartuta: «Mutur batetik ten egiten baduzu, bestea agerian uzten duzu. Beraiek oso oparoak dira erasoan eta, beraz, gogor aritu behar dugu atzean. Baina, aldi berean, hutsuneak utziko dizkigute eta halako egoerei etekina atera behar diegu».

Bestalde, Javier Aguirrek ere partida «zaila» izango dela adierazi du, Athletic «talde gogor eta borrokalaria baita eta fisikoki indartsu baitago».

ARRISKUA

Atleticoren jokalari ezagunenak dira Aguero eta Forlan, baita Athleticen amesgaiztoa ere: azken bi denboraldiotan. argentinarrak hiru gol sartu dizkie bilbotarrei eta bat gehiago, lau, bere taldekideak. Gaur biak arituko dira hasieratik.

El caos de Barajas obligó a los rojiblancos a cambiar el avión por el autobús

Barajas sigue pagando las consecuencias de la huelga y de la nevada caída el pasado viernes en Madrid. Con numerosos vuelos suspendidos o retrasados y miles de pasajeros atrapados, la vergonzosa situación del aeropuerto madrileño hizo variar los planes del Athletic, que finalmente se desplazó en autobús.

Los operarios del Atlético de Madrid, por otra parte, retiraron ayer la nieve que cubría el estadio y, debajo, la hierba parecía encontrarse en buen estado, aunque las heladas pueden empeorarlo.A.U.L.

Yeste se cae de la lista por una sobrecarga

Por segundo partido consecutivo, Fran Yeste se queda fuera de la convocatoria. Esta vez, sin embargo, no se debe a una decisión técnica, sino a una sobrecarga muscular detectada en el último momento, después de que el basauritarra hubiese entrenado, aparentemente, con normalidad. Tampoco viajó Mikel Balenziaga, que el pasado domingo vio la quinta cartulina amarilla.

Su puesto en la lista lo ocupan Ustaritz, que se ha perdido las seis últimas jornadas tras lesionarse ante Osasuna, y David López, tres semanas después de sufrir un esguince de tobillo. El riojano es, también una de las dos novedades en el once, respecto al que recibió al Espanyol el pasado domingo. Contrariamente a lo que sucedió entonces, ahora es la banda izquierda la que cambia por completo, ya que Koikili tomará también el relevo de Balenziaga.

Javier Aguirre, por su parte, debe hacer frente a las bajas de los sancionados Heitinga, Perea y Assunçao. El técnico mexicano, al menos, recupera al Kun Agüero, con lo que puede formar, junto a Diego Forlán, el arma más temida de los colchoneros. A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo