GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

TOP 14

Avironentzat gutxi izan da defentsako puntua

MONTAUBAN 15
AVIRON 13

J.L. | BAIONA

Avironek puntu bakar batekin konformatu behar izan zuen atzo Montaubanen zelaian, lehen lauretan sartzeko lehian aurkari zuzena duenaren zelaian. Lapurtarrek etxekoek baino okerrago jokatu ez arren, defentsako lanari esker lortutako puntu horrekin itzuli ziren.

Partidak bi zati ezberdin izan zituen. Lehenengoan etxekoak izan ziren nagusi, nahiz eta euskaldunak ongi aritu ziren defentsan. Hala ere, Montaubanek zigor ugari lortu zituen, eta bost gauzatu egin zituen. Hala, 15-0 emaitzarekin joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatian suspertu egin zen Aviron, eta jokoan nagusitu zen. Gerberrek lehen minutuetan entsegua egin zuen, eta aukera dezente izan zituzten partidari buelta emateko, baina ez zuten zorterik izan. Zigorrak ere dezente jasan zituzten, eta minutu ugari jokatu behar izan zituzten bat gutxiagorekin. Urtea ez da ongi hasi Aviron Baionakoarentzat, jokatutako bi partidak galdu baitituzte, baina bosgarren jarraitzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo