GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Biarritz hasi da garaipenak erdiesten

CASTRES 9

BIARRITZ 10

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Azkenean heldu da Biarritzen garaipena. Zuri-gorriek ez zuten partida handia egin, baina lau puntuak batu ahal izan zituzten, eta etxetik at gainera. Orain berdin da ongi edo gaizki jokatu, puntuak behar ditu Biarritzek, eta atzo, behintzat, hori lortu zuen.

Atzoko partida ez zen ikusgarria izan ezta gutxiago ere, baina gaur egun badirudi zaila dela horrelako zerbait ikustea talde lapurtarra tartean baldin bada. Euskaldunak ongi aritu ziren hasieran, eta lehen oren erdian itxura ona eman zuten, agian Gonzalez etorri denetik taldeak eman duen onenetakoa. Hamargarren minutuan Ngwenyak entsegua egin zuen, eta Yachvilik transformatu egin zuen.

Jaurtitzaile lapurtarrak hamar minutu geroago zigor-kolpea gauzatu zuen, eta 0-10ekoa jarri zuen markagailuan. Hortxe amaitu ziren, ordea euskaldunen puntuak. Hortik aurrera etxekoak nagusitzen hasi ziren, baina zuri-gorriak ongi aritu ziren defentsan, eta aukera gutxi utzi zizkieten etxekoei. Castresek puntu guztiak zigorrei esker lortu zituen. Amaieran lau puntu garrantzitsu Biarritzera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo