GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Hirugarren jardunaldia

Iazko gazte finalistak gaur ere protagonista

K.A | GASTEIZ

Eibarko Astelena pilotalekuak hartuko du gaur Eskuz Binakako bigarren jardunaldiko hirugarren partidua. Bertan Aimar Olaizolak eta Mendizabalek Xala eta Laskurainen aurka jokatuko dute (ETB-1, 18.15). Aurreko koadroetan dagoen artista parea alde batera utzi gabe, atzean izango du gaurko neurketak beste puntu interesgarria. Izan ere, norgehiagokako bi atzelariak iazko final nagusian izan ziren. Kasu hartan Mendizabalek irabazi zion neurketa Soraluzekoari. Oierrek final hartako lagun bera izango du aurreko koadroetan, Aimar Olaizola, eta beraiek aterako dira faborito gaur ere. Baina aurrez aurre gogo biziz dauden Xala eta Laskurain izango dituzte. Bihar urdinez jokatuko duten pilotariek 18-22 galdu zuten pasa den astean Bengoetxea eta Belokiren aurka, eta hobe dute partidua irabazi, hurrengo faseetara sailkatzeko ate asko dagoeneko itxi nahi ez badute behintzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo