DBH 4. mailako ikasleak Sagrado Corazón ikastetxea, Errekalde
Zaindu ingurumena
Ez baita gauza erraza Euskal Herriko laborari edo langile izatea. Edozein frantses sindikatuko kide izan gaitezke, oso ezkertiarra ere, ez du horrek uhinik sortzen, baina Euskal Herria ezagutzen duen egitura batean parte hartzeak, bultzatzeak, ideologien gaineko erreakzioa sortzen du
Errekaldeko Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleek ezagutzera eman nahi dugu 2008/09 ikasturtean aurrera eramango dugun kanpaina: horren helburua ingurumenaren hobekuntza da.
Guztiok dakigu zein kaltegarria den gizakion eragina gure ingurumenean; Lurra egoera ezin larriagoan dago. Horregatik guztiagatik, arazoa hobetzeko ezinbestekoa da nolabaiteko neurriak hartzea beranduegi izan baino lehen. Helburua lortzeko, birziklapena seriotasunez hartzea pentsatu dugu. Gure ikastetxean soilik, egunean paper piloa erabiltzen dugu, eta gehienetan ez gara ohartzen horren erabilera txarraz. Hau guztia dela eta, gela guztietan birziklatzeko kutxa bat jarri da.
Zalantzarik gabe, birziklatzeak garrantzia du, baina aldez aurretik beste neurri batzuk hartu behar direla uste dugu; hau da, paperaren kontsumoa murriztea eta papera berrerabiltzea.
Ziur gaude pauso hauek jarraituz zertxobait hobeto sentituko direla gure basoak.
Dagoeneko gu lanean ari gara helburua lor dadin, eta zu? Animatu nahi zaitugu gurekin batera kanpaina honetan parte hartzera, horrela, guztion artean mundu hobe eta osasuntsu bat lortzearren.