GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Euskaldunen arteko neurketa

Buenok, azken minutuan, erabaki du Fadurako derbia

Bizkaitarrek eta gipuzkoarrek nahiko norgehiagoka eskasa eskaini zuten, bietako inork ez baitzuen ezer asko erakutsi berdegunearen gainean.

p038_f01_1388.jpg

GETXO ARTEA 7

PEGAMO BERA BERA 8

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Gorka Buenok partidako azkeneko jokaldian lortutako zigor-kolpe batek eman zion garaipena Pegamo Bera Berari atzo Getxon jokatu zen euskal derbian. Bizkaitarrek eta gipuzkoarrek norgehiagoka eskasa eskaini zuten, bietako inork ez baitzuen ezer erakutsi.

Hasieratik ikusi zen gauza asko ez zela gertatuko, bi taldeen arteko errespetua handia baitzen, baita galtzeko beldurra ere. Tutardek lortutako entsegu bati esker aitzineratu ziren gipuzkoarrak, eta 0-5koarekin joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatia hasi eta berehala Eldek lortu zuen horitxoen entsegua, eta Etxebarriak gauzatu egin zuen, partidari buelta emanez.

Nahiz eta artean bigarren zati osoa geratzen zen, ez talde batak ez besteak ez zuen ia aukerarik egin eta amaierara emaitza berarekin heldu ziren. Bazirudien neurketa horrela amaituko zela, baina azkeneko jokaldian epaileak zigor bat agindu zuen donostiarren alde, eta Gorka Buenok ez zuen hutsik egin. Azkenean, garaipena Donostiara, eta Getxok, berriz, puntu bat eskuratu ahal izan zuen.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo