GARA > Idatzia > > Kultura

Lakuak 97 milioi bideratuko ditu kultura eta kirol azpiegituretarako

Lakuako Gobernuak datozen hiru urteetan burutuko diren egitasmoen plana aurkeztu zuen, eta kirol eta kultura arloko 15 azpiegituretan guztira 97 milioi euroko inbertsioa egingo duela eman zuen jakitera. Miren Azkarate Kultura sailburuak aurkeztutako proiektuen artean, Gasteizko Kongresu, Erakusketa eta Arte Eszenikoen Jauregia, Donostiako Tabakalera eta Bilbon eraikiko den Artxibo Historiko Nazionala dira azpimarragarrienak.

p040_f01_148x112.jpg

GARA | DONOSTIA

Lakuako Kultura sailburu Miren Azkaratek aurkeztu zituen 2008-2012 Euskadiko Kultura Azpiegituren Planaren ildo nagusiak. Bertan zehaztutako inbertsioak Gasteizko Gobernuak eta Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko aldundiek adostutako azelerazio planaren barruan sartzen dira, «krisiari aurre egiteko». Gipuzkoan zazpi azpiegituretara bideratuko dira inbertsioak eta, horietatik 21,6 milioi euro Tabakalera egitasmoari emango zaizkio, «arte plastiko eta ikus-entzunezkoen munduan nazioarteko zentro erreferentziala» izan dadin. Funtzio anitzeko gune horrek, gainera, bere baitan hartuko ditu Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Filmategia. Milioi bana euro jasoko dute Zestoako Ekainberrik -oinezkoentzako bideak egokitzeko- eta Ipupomamua poesia, kontakizun eta haur-literatura zentroak -egoitza berria eraikitzeko-. TO.PIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak 1,8 milioi euro jasoko ditu garai bateko Justizia Jauregian kokatuko den azpiegiturarako. Hondarribian harresiak inguraturik dagoen eremua «babestu, hobetu eta dagokion balioa emateko» berrikuntza eta arkeologia lanak gauzatuko dira eta hori guztia aurrera eramateko 800.000 euro bideratuko ditu Planak horretara.

Araba

Arabari dagokionez, egitasmorik garrantzitsuena Gasteizen eraikiko den Kongresu, Erakusketa eta Arte Eszenikoen Jauregia izango da. Euskaltzaindia plazan kokatuko da, Lakua auzoan, eta 25,6 milioi euro emango zaizkio proiektu horri. Azkarateren arabera, proiektu horrek «azpiegitura moderno eta egoki gisa jaso nahi du tamaina ertain eta handiko ekitaldien lekuko izateko eta kongresu, azoka-jarduerak eta ikuskizun handiak antolatzeko».

Lakuako Kultura Sailak bi milioi euro bideratuko ditu Gasteizko Maturana Berastegi jauregiko «Zain» proiektura, gune historikoan kokatua. «Jauregia ondare gaietarako etorkizuneko ikerketa izango den «Zain» egitasmoko erreferentzia gune izatea nahi dugu, ikerketa, zabalkunde eta hezkuntza guneak biltzeko», azaldu zuen Azkaratek. Santa Maria katedralak, bestalde, milioi bat euro jasoko du eraberritze plana osatzeko.

Bestalde, Gesaltzako Gatz Harana berritzeko 800.000 euroko inbertsioa egingo da. Bailaran gatz ekoizpenerako artisautza lanak berreskuratzea izango du helburu.

Bizkaia

Bizkaiko egitasmorik azpimarragarriena Artxibo Historiko Nazionala delakoa izango da -17,53 milioi euro jasoko ditu-, Euskal Herriko memoria historikoa gorde eta zabalduko duena, bai Lakuako Gobernuak daukan dokumentazioaren bitartez, eta baita beste artxibo pribatu eta instituzionalen bidez ere. Lanak urte honen hasieran hasiko dira Bilbon, eta «gizarte eta instituzio izaera duen azpiegitura egitasmorik aurrerakoi eta bereziena da». Horrez gain, Euskal Historia eta Gizarte Museoak 13 milioi euro jasoko ditu eta «euskal historia eta gizartea ezagutaraziko duten kontakizunak helaraztea» izango du helburu eta «bisitariekin eta publiko handiarekin komunikazio aktibo, pedagogiko eta gertukoa» bilatuko da.

Kirol arloari dagokionez, Lakuak 5,5 milioi euro emango ditu Donostian Euskal Kirol Federazioen egoitza eraikitzeko, eta 1,1 milioi Gasteizko Kirol Jauregiaren egitasmora. Getxoko Fadura zentrora -errendimendu handiko kirolarientzat-, bestalde, 500.000 euro bideratuko dira instalazioetan hobekuntzak egiteko.

BERRESKURATU

Gesaltzako (Araba) Gatz Harana berritzeko planak 800.000 euro jasoko ditu, eta bailara horretan gatz ekoizpenerako egiten ziren artisautza lanak berreskuratzea izango da helburu nagusienetakoa.

4,5 millones más para el museo Balenciaga

El Gobierno de Lakua destinará 4,5 millones de euros más a la construcción del museo Balenciaga de Getaria con la idea de que el nuevo centro, presupuestado inicialmente en 6 millones de euros y cuyo coste final podría alcanzar los 21 millones, abra sus puertas a finales de 2010 o principios de 2011.

La consejera de Cultura, Miren Azkarate, recordó el «firme propósito» de las instituciones de llevar adelante el museo Balenciaga, cuyo incremento presupuestario e irregularidades de gestión fueron investigadas por una comisión del Parlamento, que atribuyó la principal responsabilidad al ex alcalde de Getaria Mariano Camio (PNV) y señaló la falta de celo y la dejación en la gestión del Consejo de Administración encabezado por Azkarate - el caso se encuentra asimismo en manos de la Fiscalía-. La consejera, quien reconoció su «responsabilidad política» en este caso, expresó su convicción de que en el año 2012 el museo se estará convirtiendo ya en una «referencia internacional», después de que recientemente se hayan adjudicado sus proyectos de interiorismo, museología y museografía.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo