GARA > Idatzia > > Kultura

«Bizitza minatuak», 10 urteren buruan bizitako egoerak, Gervasio Sanchezen bilduman

p042_f01_097x084.jpg

Itziar AMESTOY | GASTEIZ

Argazki erakusketa batek egoera bat salatu nahi duenean, proiektuak amaierarik ezin duela izan uste du Gervasio Sanchezek. Hala nabarmentzen da haren «Bizitza Minatuak, hamar urte» bilduma ikusita. Duela hamarkada bat, minek eragindako sufrimendua islatu nahi izan zuen argazki erakusketa batekin. Baina argazki horietako protagonisten bizitza ez zen egoera hartan amaitzen, eta aurrera egin dute. Egun bizi duten egoera erakutsi nahi du Sanchezek ekimen berri honekin. Haien etorkizuna nola landu duten, euren seme-alabei ezagutarazteko edota oztopoei aurre nola egin dieten azaltzeko asmoz jaiotako bilduma dugu.

Sanchezen egitasmo osoaren zati bat ikusgai da otsailaren 8ra arte Gasteizko Luis de Ajuria aretoan. Horrez gain, hurrengo ostegunean, 20.00etan, Gervasio Sanchezen hitzaldi batekin biribilduko da sentsibilizazio kanpaina. Egileak, gainera, ez du urte batzuk igarota bilduma berritzeko aukera baztertu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo