GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Alejo Moreno aske dago Pauetik pasa ostean, baina Lorea Zeziaga atxikia dute

Bi iheslari politiko eraman zituen atxilo atzokoan Polizia frantsesak. Lehenbizikoa, Baionan; eta bigarrena, Azkainen. Arrasateko Lorea Zeziaga eta Gasteizko Alejo Moreno dira. Moreno aske geratu zen arratsaldean, baina Zeziaga atxilotzeko arrazoia jakiterik ez da izan artean.

p012_f02_11706.jpg

GARA |

Lorea Zeziaga arrasatearra eta Alejo Moreno gasteiztarra atxilotu zituen atzo goizean Polizia frantsesak. Arratsaldean, Gasteizko iheslari politikoa aske utzi zuten Paueko Auzitegitik igaro ostean; bertan, Madrilek bere aurka ezarritako euroaginduaren berri eman zioten eta datozen asteetan aztertuko dutela eman zioten aditzera. Izan ere, Moreno «Jarraik-Haika-Segi» auzian inputatua da. Arrasateko iheslari politikoari buruz, ordea, ez zen berririk izan; oraindik ere ez da jakin ahal izan zein den bera atxilotzeko arrazoia.

Arrasateko iheslari politikoa Baionan atzeman zuten eta gasteiztarra, aldiz, Azkainen, amnistiaren aldeko mugimenduak aditzera eman zuenez. Zeziagak makina bat urte igaro ditu iheslari gisa; Mexikotik igaro ostean, azken urteetan Baionan bizi zen eta ohikoa zen iheslari politikoen kolektiboaren bozeramaile lanetan ikustea.

Zeziaga bera izan zen, lagun bati egindako dei baten bidez, bere atxiloketaren berri eman zuena. «Atxilotuta nago» esan zion Arrasateko iheslari politikoak berak atzo goizean lagun bati, Polizia frantsesaren eskuetan zegoela jakinaraziz.

«Jarrai-Haika-Segi» auzia

Lapurdiko hiriburutik kilometro batzuetara, gainera, bigarren atxiloketa bat izan zen. Azkainen, hain zuzen ere. Bertan, Alejo Moreno Gasteizko iheslari politikoa eraman zuen atxilo Polizia frantsesak.

Amnistiaren aldeko mugimenduak esandakoaren arabera, «goizean ogia erostera joan denean, kalekoz jantzitako bi pertsona hurbildu zaizkio eta atxilo eraman dute».

Moreno, hala ere, arratsaldean aske geratu zen. «Jarrai-Haika-Segi» auzian inputatua aurkitzen delako, bere aurkako euroagindua aztertuko dute Pauen, datozen asteetan.

Atxiloketa hauek salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten Azkainen (50 pertsona) eta Baionan (40 pertsona). Zeziagaren jaioterrian, Arrasaten, batzar informatiboa eta manifestazioa egin zuten 93 lagunek.

Bestalde, Paueko Auzitegiak atzo aztertu behar zuen joan den astean atxilotu zuten Xabier Irastorza beasaindarraren aurkako euroagindua. Defentsak eskatu bezala, euroaginduaren azterketa astebete atzeratu da. Azterketa datorren asteartean egingo da, hilak 20, 10.30ean. Ziburun 45 lagunek egin zuten protesta.

«Atxilotuta nago»

Euskal iheslari politikoen kolektiboko bozeramaile lanetan aritu izan den Lorea Zeziaga berak jakinarazi zuen, lagun bati egindako deiaren bidez, Polizia frantsesak bera atxilotu zuela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo