Tarnosek BABko hiri elkargoan sartzeko asmoa agertu du
GARA |
Landetan kokatzen den Tarnose hiriko auzapez Jean-Marc Lespadek Baionak, Angeluk eta Biarritzek osatzen duten hiri elkargoan sartzeko asmoa agertu du. Erabakia hartu aitzin, ekainean eginen diren Europar Batasunerako hauteskundeetan, kontsulta bat eginen du biztanleriaren iritzia zein den ezagutzeko.
Egun hiri elkargoan sartzeko bidean diren beste bi herriak Bidarte eta Bokale dira. CABABeko presidente eta Baionako auzapez Jean Grenet oso baikor agertu zen herenegun, bi udalerrion bateratzeko asmoa dela-eta.
Elkargoaren egitasmoen artean, hirien arteko garraio sarea hobetzea xede garrantzitsuenen artean dagoela azaldu zuen Grenetek. Tarnos hiriarentzat garraioa oso alderdi garrantzizkoa dela esan zuen Lespadek.