GARA > Idatzia > > Ekonomia

Compositadour polimeroen zentroak estreinatuko du Baionako Teknohiria

p028_f01_139x100.jpg

GARA |

Baiona-Angelu-Biarritz mankomunitateak Ruwel eta aurretik Sony enpresak zeuden eremua berreskuratu eta teknologia berrietarako egokitu ostean, 2010erako Technocité-ren lehen lur-saila estreinatuko duen proiektua aurkeztu dute. Compositadour du izena eta polimeroen ikerketan, prestakuntzan eta prototipoen sorkuntzan jardungo du.

Proiektua hainbat partaidetzaren ondorioa da. Alde batetik, hegazkingintzan diharduten eta «aktiboki inplikatuko» diren hiru enpresa handi (Biarrizko Dassault, Tarbeseko Socata eta Bordeleko Composites d'Aquitaine), eta, bestetik, erakundeak (Estatua, Akitaniako eta Paueko Kontseiluak, CABAB eta SEM Créaticité). UIMM metalgintzako ofizioen elkartea bera ere, «era iraunkorrean» parte-hartzera engaiatu da, batez ere bere kideen prestakuntza laguntzeko.

Hala eta guztiz ere, prestakuntza eta heziketa Peyrehorade Landetako lanbide eskolaren gain izango da nagusiki. Bertan, hegazkingintzako ofizioak ikasten dituzte eta polimeroekin nola lan egin irakasten dute. Compositadour-eko ekipamenduen jabetza eskuratuko du.

5 milioi pasatxo

Eraikinak 3 milioi euroko kostua izango duela aurreikusi dute eta SEM Créaticiték izango du eraikuntzaren ardura. Horretarako %80ko dirulaguntza publikoa jasoko du. Lur-eremua CABABi (oraingo jabea) alokatu edo erosiko dio.

Ekipamenduetarako, berriz, 2,4 milioi euro beharko direla kalkulatu dute. Peyrehoradeko lizeoak erakundeetatik eta Feder fondoetatik %100ko laguntza izanen du finantziaziorako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo