GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Gaizka Aranguren Urrotz Jose Ramon Arangurenen familiaren izenean

Jose Ramon Aranguren zenari omenaldia

Gutun honen bidez, Jose Ramon Arangurenen sendikook gure esker ona adierazi nahi dizuegu haren heriotzagatik dolumina eta berotasuna adierazi diguzuen guztioi.

Bide batez, jakinarazi nahi dizuegu gure aitaren omenezko ekitaldia antolatu dugula heldu den larunbatean, urtarrilak 17, eguerdiko 12.00etan, Iruñeko Arrano Elkartean.

Bere familiaz gain, hainbat elkarte zein erakundetako ordezkariek hartuko dute hitza eta haren omenez topa eginez eginen diogu ohore.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo